Proba analitiko
Proba analitikoak edo analisiak medikuntzan diagnostikoa lortzeko laborategian egiten dituzten proba osagarri mota bat dira.
Laginak
aldatuAnalisiak egiteko honelako laginak eduki ditzakegu:
Odol-analisiak
aldatuBiokimika
aldatuBiokimikaren analisien bidez, giltzurrun eta gibelaren funtzioa aztertzen ditugu, batik bat, odolean aztertzen dituzten parametro batzuk aztertuta:
- Glukosa: Baloreak igotzen dira diabetean.
- Urea eta Kreatinina: Giltzurruneko funtzioa aztertzeko.
- Sodioa, Potasioa, Kloroa, Kaltzioa, Fosforoa.
- Proteina totalak, Albumina.
- Transaminasak (GPT, GOT, GGT eta FA): Gibela begiratzeko.
- Kreatin-fosfokinasa (CPK), Laktato-deshidrogenasa (LDH) eta T-troponina: Bihotzeko miokardioaren entzimak dira, altuak egn ohi dira Kardiopatia iskemikoan.
- Kolesterola, Lipoproteinak (HDL, LDL, VLDL), Triglizeridoak.
- Burdina, Ferritina, Transferrina: Anemiak ikertzeko.
Hemograma
aldatuHemogramaren bidez, odolaren hiru elementu nagusi aztertzen dituzte: hematiak, leukozitoak eta plaketak.
Koagulazioa
aldatu- Protronbina Denbora edo Quick denbora.
- INR (International Normalized Ratio): Aho bidezko tratamendu antikoagulantearen ("Sintrom") kontrolerako erabiltzen da.
- Tronboplastina Partzial Aktibatuaren Denbora (TPAD edo APTT ingelesez).
- Tronbina Denbora.
Gasometria
aldatuArterialak informazioa ematen du arnas gutxiegitasuna diagnostikatzeko, eta benosoa baliagarria da asaldura metabolikoetan.
Mikrobiologia
aldatuKultiboak
aldatu- Hemokultiboak.
- Urokultiboak.
- Koprokultiboak
- Beste batzuk: Karkaxarena, likido zefalorrakideo.
Serologiak
aldatuBakterio edo birusen aurkako antigorputzak aztertzen dituzte odolean.
Immunologia
aldatuImmunitate-sistemaren egoera erakutsiko dute A, G eta M immunoglobulinen azterketa odolean, besteak beste.
Bestela, antigorputzak begiratzen dira autoimmunitatearekin lotutako gaixotasunak diagnostikatzeko.