Béatrix Excoffon

Frantziako militante errepublikanoa eta communarde (1849-1916)

Béatrix Excoffon, jaiotzez Julia Béatrix Euvrie (Cherbourg-en-Cotentin, Mantxa departamendua, Frantzia, 1849ko uztailaren 10a[1] - Parisko 16. barrutia, 1916ko abenduaren 30a) militante errepublikanoa izan zen, eta1871ko Parisko Komunan parte hartu zuen anbulancière gisa, hau da, kanpaina-ospitaleko erizain gisa.[2] La républicaine esaten zioten.[3]

Béatrix Excoffon
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulia Euvrie
JaiotzaCherbourg1849ko uztailaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 16. barrutia1916ko abenduaren 30a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakCommunarda eta paramedic (en) Itzuli

Biografia aldatu

1870ean Excoffon langabezian zegoen, eta lau urte zeramatzan François Excoffon izeneko inprimatzaile batekin. Bi ume izan zituzten eta 1874ko irailean ezkondu ziren.[4]

1871n La boule noire kluba sortu zenean, Sophie Poirier haren presidentea izan zen eta bera lehendakariordea.[3] Béatrix bizi zen apartamentua, Acacias kaleko 32. zenbakian, klubaren beharretarako konfiskatu zuten.[4][5]

La Commune liburuan, Louise Michelek kontatu zuen ikasgelatik irteten ari zela Poirier, Blin eta Excoffon haren bila joan zirela Montmartreko zaintza-batzordea sortzeko.[6]

Salle Ragache-ko klubaren bilera batean, apirilaren hasieran, honela esan zuen: "Nahiko eta sobra gara gu zaurituak sendatzera joateko".[7] 1871ko apirilaren 3an, Excoffonek parte hartu zuen hainbat emakumek Versaillesera egin zuten martxan. Hara joan ziren, 1789ko urrian joan ziren iraultzaileen adibideari jarraituz, bertan zegoelako Batzar Nazionala errefuxiaturik.[4][8] Excoffonek kanpaina-ospitale ibiltari bat ezarri zuen hamabost egunez Issy-les-Molineux-eko gotorlekuan, Enfants perdus izeneko infanteria arineko soldadu zaurituak artatzeko.[2][9] Alix Payen ere Issyko ospitalera joan zen laguntza ematera. Iritsi zen egunean bertan sendaketa egin behar izan zion senarrari begian.[4][10][11]

 
Plaza Zuriko barrikada, emakumeek defendatua, Hector Moloch-en litografia.[12]

1871ko maiatzaren 23an, Aste odoltsuan, Versaillesko armada Parisen sartu zenean, Excoffonek Plaza Zuriko barrikada defendatu zuen,[4] Élisabeth Dmitrieff, Nathalie Lemel, Blanche Lefebvre eta Malvina Poulain ospitaleko erizainarekin batera.[13] Han borrokatu ziren 120 emakumeek eutsi egin zioten Clinchant generalaren erasoari, baina, ahiturik eta ia muniziorik gabe, atzera egin behar izan zuten Pigalle plazara.[14][15].

Laugarren Gerra Kontseiluak 1871ko urriaren 13an esparru gotortu batera deportatzera kondenatu zuen.[4] Hasiera batean Versaillesko Satory auzunean espetxeratu zuten Louis Michelekin batera,[2] eta gero Auberiveko emakumeentzako espetxe zentralean[16].

 
Pétroleuse-en prozesua Saint-Germain aldirian. 1871ko grabatua - Artxibo nazionalak.

Bere epaiketan, Excoffonek azaldu zuen Versailleseko martxaren helburua liskarra saihetsi eta Batzar Nazionalarekin adiskidetzea lortzea zela.[17] Excoffonek gurasoak eta koinatua galdu berri zituen, eta Louise Michelek Victor Hugoren esku-hartzea eskatu zuen haren askapena lortzeko.[16] Excoffonek men egin zion Kontseiluari eta zigorra kommutatu zioten. 1878ko azaroaren 26an aske utzi zuten.[2][4]

Excoffon eta bere bikotekidea 1874ko irailaren 5ean ezkondu ziren.[4]

1905eko urtarrilaren 21ean Louise Michelen zerraldoari Lyongo geltokian eginiko harreran parte hartu zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Béatrix Excoffon» artikulutik itzulia izan da, 2022-11-03 data duen 198350043 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-11-03 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «Jaiotza-agiria, 459. zk. 235/119.or.» www.archives-manche.fr (Visionneuse - Archives départementales de la Manche) (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  2. a b c d (Frantsesez) Michel, Louise. (2000). Histoire de ma vie : seconde et troisième parties : Londres 1904. Presses universitaires de Lyon, 170 or. ISBN 2-7297-0648-8. PMC 409050324. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  3. a b (Ingelesez) Fauré, Christine. (2004-06-02). Political and Historical Encyclopedia of Women. Routledge ISBN 978-1-135-45691-7. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  4. a b c d e f g h i (Frantsesez) Excoffon Béatrix [née Euvrie Julia. ] LE MAITRON. Dictionnaire biographique (Noiz kontsultatua: 2022-11-13)..
  5. (Frantsesez) Thomas, Edith. (1980). Les pétroleuses. Gallimard, 227 or. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  6. (Frantsesez) Michel, Louise. (1978). La Commune. in: Stock+plus. Editions Stock, 174 or..
  7. (Frantsesez) «Quelques clubs sous le Siège et la Commune - Maitron» maitron.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  8. (Ingelesez) Johnson, Martin Phillip. (1996). The Paradise of Association: Political Culture and Popular Organizations in the Paris Commune of 1871. University of Michigan Press ISBN 978-0-472-10724-7. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  9. (Frantsesez) Thomas, Edith. (1980). Les pétroleuses. Gallimard, 158-159 or. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  10. (Ingelesez) Martin Moruno, Dolorès. (2014). «"Le temps des cerises": The Ambulance Women in the Paris Commune» The bulletin of the UK Association for the History of Nursing 3: 44-56. ISSN 2049-9744. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  11. (Frantsesez) Audin, Michèle. (2018-12-16). «Lettres d’Alix Payen (3) Alix au fort d’Issy» La Commune de Paris (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  12. (Frantsesez) Audin, Michèle. (2017-07-10). «La « barricade tenue par des femmes », une légende?» La Commune de Paris (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  13. (Frantsesez) Pavard, Bibia; Rochefort, Florence; Zancarini-Fournel, Michelle. (2020-09-03). Ne nous libérez pas, on s'en charge. La Découverte ISBN 978-2-348-05567-6. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  14. (Frantsesez) Linton, Marisa; Hivet, Christine. (1997). «Les femmes et la Commune de Paris de 1871» Revue Historique 298 (1 (603)): 44. ISSN 0035-3264...
  15. (Ingelesez) Thomas, Édith. (1971). «The Women of the Commune» The Massachusetts Review 12 (3): 416. ISSN 0025-4878...
  16. a b (Ingelesez) Ralph, Diana S.; Maclellan, Nic. (1983). Work and Madness: The Rise of Community Psychiatry. Black Rose Books Ltd. ISBN 978-0-919619-07-4. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  17. (Ingelesez) Johnson, Martin Phillip. (1996). The Paradise of Association: Political Culture and Popular Organizations in the Paris Commune of 1871. University of Michigan Press ISBN 978-0-472-10724-7. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu