Azoreak

Azores» orritik birbideratua)

Azoreak edo Azore uharteak[1] (portugesez, Os Açores) Portugalgo bi eskualde autonomoetako bat da (bestea Madeira da). Uhartedia da eta Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean dago, Iberiar Penintsulatik 2000 bat km ekialdera, Madeiratik 1200 km hego-ekialdera, Eskozia Berritik 2300 km ipar-mendebaldera eta Bermudatik 3500 km hego-mendebaldera.

Azoreak
Açores
Azory
 Portugal
Açores 2010-07-19 (5047589237).jpg
Flag of the Azores.svg Coat of arms of the Azores.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
ISO 3166-2PT-20
HiriburuaPonta Delgada, Angra do Heroísmo eta Horta
Geografia
Koordenatuak38°40′N 28°04′W / 38.66°N 28.07°W / 38.66; -28.0738°40′N 28°04′W / 38.66°N 28.07°W / 38.66; -28.07
Locator map of Azores in EU.svg
Azalera2.322 km²
Punturik altuenaPonta do Pico
Demografia
Biztanleria236.440 (2021)
alt_left 120,948 (%51.2)115,492 (%48.8) alt_right
Dentsitatea101,83 bizt/km²
Ordu eremuaUTC−01:00, UTC±00:00 eta Atlantikoa/Azoreak
MatrikulaP
azores.gov.pt

2.333 km² ditu, eta 2001ean 241.763 biztanle zituen (104 biz./km²).

Ponta Delgada (Sao Miguel) hiri nagusia eta hiriburuetako bat. da Beste bi hiriburuak Angra do Heroismo eta Horta dira.

HistoriaAldatu

1427an Henrike printzearen ("Nabigatzailea") zerbitzurako zegoen kapitain batek —antza denez Gonçalo Velhok— uharteak topatu zituen. Hasiera batean ardiak askatu zituzten, izan ere animalia handirik ez baitzegoen uharteetan, eta hamabi urte geroago uhartedia hasi ziren populatzen, nagusiki Alentejo eta Algarvetik joandako jendeak: zekaleak, mahastiak, azukre kainabera eta beste landare batzuk landatu zituzten, eta ardiez gain, oiloak, erbiak, behiak, ahuntzak eta txerriak hazi.

São Miguel uhartea populatzen aurrena izan zen eta Villa Franca do Campo zuen hiriburu. 1522an lurrikara batek eragindako lurjauziak hiria suntsitu eta 5.000 pertsona hil ziren. Horren ondoren, Ponta Delgada hiriburu berria bihurtu zen eta 1546an, hiri estatusa lortu zuen.

XVI. mendean, Azoreetan eta Madeiran superpopulazioaren arazoa azaldu zen eta biztanle askok Brasilera egin zuen alde. Espainiak Portugal barneratu zuenean Azoreak izan ziren azkenengo lortu zituenak eta 1640an banaketa gertatu zenean, azoretarrek beraiek egin zioten eraso gaztelarren gotorlekuari.

XVIII. eta XIX. mendeetan Graciosa uharteak izen handiko bisitariak izan zituen, hala nola, Chateaubriand idazle frantsesa, Almeida Garrett olerkari portugaldarra, Alberto I.a Monakokoa (XIX. mendeko ozeanografo ezaguna) eta Mark Twain idazle estatubatuarra: azken horrek bere bizipenak azaldu zituen The Innocents Abroad (1869) liburuan.

1836 eta 1976 artean uhartedia hiru barrutitan banatu zen: Angra do Heroísmo, Horta eta Ponta Delgada.

Bigarren Mundu Gerran António de Oliveira Salazar diktadoreak britainiarrei uhartedia okupatzen utzi zien eta haiek, estatubatuarrekin batera, Atlantiar Ozeanoan urpekuntzi alemaniarrak erasotzeko erabili zuten.

1976an Azoreak eskualde autonomo bihurtu ziren (Região Autónoma dos Açores).

UharteakAldatu

Uhartedia bederatzi uhartek osatzen dute:

KontzejuakAldatu

Inguru naturalaAldatu

Ponta do Pico (2.351 m), Portugal osoko mendirik altuena, uhartedian dago, Pico uhartean hain zuzen ere.

Gizateriaren OndareaAldatu

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-13).

Kanpo estekakAldatu