Azken erromantikoak
Azken erromantikoak David Pérez Sañudo bilbotar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Txani Rodríguez laudiotar idazleak 2020an idatzitako Los últimos románticos eleberrian oinarrituta dago. Perez Sañudok eta Rodriguezek lau eskutara egokitu dute testua zinemarako, eta, jakinarazi dutenez, jatorrizko bertsioa gazteleraz dagoen arren, euskaraz filmatuko dute.[1]
Azken erromantikoak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Izenburua | Azken erromantikoak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Gernika-Lumo |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Pérez Sañudo |
Gidoigilea(k) | Marina Parés David Pérez Sañudo Txani Rodríguez |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Irusoin La Claqueta PC |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Araba |
Irusoinek eta La Claquetak ekoiztuko dute filma, eta bi milioi euro inguruko aurrekontua izango du. Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Europa Creativa Mediaren laguntzak jasoko ditu, eta EITB eta Canal Sur kateek eta HBO Max etxeak ere babestu dute. A Contracorriente Films banatzaileak zabalduko du filma Euskal Herrian.[1]
Sinopsia
aldatuIrune segurtasunik gabeko emakume bakartia da, eta joera hipokondriakoak ditu. Arabako industria-herri baten kanpoaldean dagoen paper-fabrika batean egiten du lan. Bere bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, lagun baten antzeko zerbait partekatzen duen auzokide bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko langile bat. Bere oreka hauskorra lehertu egingo da bular batean koskor bat detektatzen diotenean, eta horrek zerikusia duen lan-gatazka batekin bat egingo du. Orduan, bere bizitzak ustekabeko bira bat hartzen du, eta aukera bat eskaintzen dio, agian jakin gabe, beti zain izan zuena.[2]
Aktoreak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b «David Perez Sañudok hasiak ditu ‘Azken erromantikoak’ filma grabatzeko lanak» Berria 2024-2-8 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ academiadecine.com (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |