Azigo zaina[1] edo azigo zain handia[2] (Grekeraz: Azygos) lunbarraldean hasten da goranzko zain lunbar gisa, eta bizkarrezurraren eskumaldean kokatzen da. Azigo zain sistemaren osagaia da. Zain honek saihetsarteko zainak garraiatutako odola jasotzen du, baita ere goi-eskuman dauden lehenengo saihetsen artekokoa, nahiz eta goiko kaba zaina beherago egon. Goiko kaba zainaren atzeko paretan drainatzen du azigo zainak. Zortzigarren eta zazpigarren gune interkostalen mailan, hurrenez hurren, hemiazygos zaina eta hemiazygo zain laguntzailearen odola ere jasotzen du.

Azigo zain
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezvena azygos
MeSHA07.015.908.106
TAA12.3.07.001
FMA4838
Terminologia anatomikoa
Pareta zainen eskema irudikatzen du. Goi-eskuin aldean, azigo zaina irudikatua.

Azigo zain sistema

aldatu

Azigo zain sistemaren[3] osagai nagusiak azigo zaina, azigo zain txikia eta hemiazigos zain laguntzailea/gehigarria dira. Haien bitartez, barrunbe abdominal eta torazikoaren pareten odol-itzulia gauzatzen da. Beraz, metameriako zainak biltzen dituzte: sahietsartekoak, saihetspekoak eta lunbarraldekoak. Gainera, porta sistema edo beheko kaba oztopatzen direnean, azigo sistema bide alternatibo nagusia da diafragmaren azpiko egituren drainatze benosoa lortzeko. Azigo eta hemiazygos zainen beste aferente batzuk esofagikoak, mediastinikoak, perikardikoak eta bronkialak dira.

Egitura

aldatu

Azigo zaina, kasu gehienetan, eskuineko goranzko bena lunbarraren eta eskuineko 12. bena interkostalaren (eskuineko bena subkostalaren) loturaz sortzen da barrunbe abdominalean, L1 mailan hain zuzen.

Aldakortasunak[4]

aldatu

Enbrioi garapenean gerta daiteke azigo zaina bizkarrezurraren erdian agertzea edo 2 zain independente izatea. Bestetik, nahiz eta gehienetan orno lunbarren mailan sortzen den, suerta daiteke gorago ematea bere sorrera. Azkenik, diafragma nondik gurutzatzen duenari dagokionez ere aldakortasunak igerri dira, hala nola, aorta hiatotik, eskuineko zutabetik edo erdialdeko arku itxurako lotailuaren atzetik zeharkatzea.

Ibilbidea

aldatu

Barrunbe abdominaletik barrunbe torazikora pasatzen da, diafragma-muskulua arestian aipatutako egituraren batetik zeharkatuz (aorta hiatoa, eskuineko zutabea edo erdialdeko arku itxurako lotailuaren atzetik). Bizkarrezurraren eskuinaldetik igarotzen da gorantz, atzeko mediastinoan kokatua hain zuzen ere. Bere igarobidean, eskuineko bena interkostalen odol-isuria jasotzen du; beraz, pareta torazikoen eskuineko zatia drainatzeaz arduratzen da. Zortzigarren eta zazpigarren gune interkostalen mailan, hurrenez hurren, hemiazygos zaina eta hemiazygo zain laguntzailearen odola ere jasotzen ditu. Azkenik, goiko kaba benaren atzeko paretan drainatuko du odola; hain zuzen ere, T4-T5 mailan azigos arkua izeneko egituran eta erdiko mediastinoan.

Azygos[5] grekeratik dator eta hitz honek bakoiti esan nahi du.

Patologiak[6]

aldatu

Azigo zainaren lesioa

aldatu

Istripu edota erorketengatik azigo zaina apurtu daiteke. Horrek pneumotoraxa eragin dezake, non odola barrunbe intrapleuralean sartzen den. Hau X izpiak erabiliaz detekta daiteke eta tratamendu bezala torakotomia bat aplikatzen da, non odola toraxean egindako ebakidura baten bidez dreinatzen den.

Azigo zainaren aneurisma

aldatu

Aneurisma odol hodien paretetan osatzen den globo itxurako protuberantzia bat da. Kasu honetan, azigo zainaren kalibrea 7mmkoa izan beharrean, handiagoa da aneurismagatik. Egoera hau beste patologia edota egoeratan agertzen da; besteak beste, porta zainaren hipertentsioan, goiko kaba zainaren azigo azpiko zatiaren obstrukzioan, beheko kaba zainaren obstrukzio eta tronbosian, haurdunaldian, gibel zainaren tronbosian…

Aneurisma hau askotan asintomatikoa da, baina kirurgia beharrezkoa litzateke birika-enbolia (odola biriketara sartzea odol hodi baten apurtzearen ondorioz) bat gertatzeko arriksua balego.

Beheko kaba zainaren sindromea

aldatu

Beheko kaba zaina butxatua dagonean, zain berri txikiak agertzen dira eta azigo zaina kalibrez handitu daiteke. Ondorioz, lesioak ager daitezke azigosean, eta odol kopuru gutxiagok lortzen du bihotzera bueltatzea. Arnasteko zailtasuna, hantura, arazo kognitiboak, arritmia kardiakoa... dira ager daitezkeen sintomarik ohikoenak.

Tratamendu bezala, kirurgia edota odol hodiak txikitzeko medikamenduak har daitezke.


Azkenik, azigo zaina aparatu medikoak injektatzeko erabiltzen denez (kateterrak etab. sartzeko); batzuetan, prozesu hauetan sortutako arazoek aipatutako pneumotoraxa edota azigosaren lesioak eragin ditzakete.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
  3. anatomia-funtzionala.pdf - UPV/EHU Ikasmaterialak
  4. (Ingelesez) «Azygos vein» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  5. (Ingelesez) «Definition of AZYGOS» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
  6. (Ingelesez) «Here’s a Quick Overview of the Azygos Vein» Verywell Health (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).

Kanpo estekak

aldatu