Egoera fisiopatologiko bat da pneumotoraxa. Bertan birika horma zulatu egiten da pleura barneko presioa presio atmosferikoarekin berdinduz. Hori dela eta, pleura barneko presioa eta presio albeolarra berdinak izango dira eta ez da presio transpulmonarrik egongo. Ondorioz, birikak kolapsatu egingo dira eta ezinezkoa izango da arnasa hartzea barneko airea kanpora ateratzen delako.

Pneumotorax
Deskribapena
Motapleural disease (en) Itzuli, emphysema (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitatealarrialdietako medikuntza, pneumologia
Toraxeko kirurgia
Sintoma(k)bularreko mina, Arnasestua
dry cough (en) Itzuli
Azterketa medikoachest radiograph (en) Itzuli, ekografia
ordenagailu bidezko tomografia axiala
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakTalko
Identifikatzaileak
GNS-10-MKJ93.1
GNS-9-MK512.8
GNS-10J93
OMIM173600 eta 173600
DiseasesDB10195
MedlinePlus000087
eMedicine000087
MeSHD011030
Disease Ontology IDDOID:1673
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Etiologia

aldatu

Pneumotoraxa eragiten duten arrazoi nagusienak hauek dira:

  • Espontaneoa. Aurretiko traumatismorik gabe agertzen da. Gizon altu eta argaletan eta Marfan sindromea dutenentan ohikoagoa da. Pneumotorax espontaneo primarioa eta sekundarioa bereiz daitezke, gaixoak aurretik birika gaixotasunen bat izan ala ez.
  • Traumatikoa. Eragilea bi pleura geruzen artean aire sarrera eragiten duen traumatismo bat da.

Beste zenbait kausa ere izan ditzake:

Pneumotoraxa medikuaren jardueraren eraginez ere ager daiteke, esaterako, zain zentraletan (subklabia edo jugularrean) kateter bat jartzearen ondorioz. Arraroa den arren, larria da eta berehalako tratamendua beharrezkoa da.

Barrunbe torazikoan odol pilaketa gertatzen bada (hemotoraxa), arazoa larriagoa bihurtuko da, hemopneumotoraxa garatuko baita.

Sintomak

aldatu
  • Bat-batean hasten den disnea, intentsitate aldakorrekoa izango da pneumotoraxaren tamainaren arabera.
  • Arnas mugimendu azkar eta gainazalekoak (takipnea eta hipopnea)
  • Min toraziko akutua, arnasa hartzean eta eztularekin intentsitatez handitzen dena.
  • Eztul lehor eta iraunkorra
  • Zianosia
  • Takikardia

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.