Azigo zain txiki
Azigo zain txikia[1] edo beheko hemiazigos zaina (Grekeraz: Hemiazygos) torax eremuaren behealdean aurkitzen den zaina da, bizkarrezurraren ezkerreko alboan kokatzen dena. Azigo zain sistemaren osagaia da. Zain honek 9., 10., eta 11.ezkerreko sakoneko saihetsarteko zainetatik, hestegorriko zainetik eta mediastino zainetik jasotzen du odola eta, 8.torax-orno mailan, azigo zainean drainatzen du.
Azigo zain txiki | |
---|---|
Xehetasunak | |
Hona drenatzen du | Azigo zaina |
Zaina | Azigo zaina |
Terminologia anatomikoa |
Azigo zain sistema
aldatuAzigo zain sistemaren osagai nagusiak azigo zaina, azigo zain txikia eta hemiazigos zain laguntzailea/gehigarria dira. Haien bitartez, barrunbe abdominal eta torazikoaren pareten odol-itzulia gauzatzen da. Beraz, metameriako zainak biltzen dituzte: sahietsartekoak, saihetspekoak eta lunbarraldekoak. Gainera, porta sistema edo beheko kaba oztopatzen direnean, azigo sistema bide alternatibo nagusia da diafragmaren azpiko egituren drainatze benosoa lortzeko. Azigo eta hemiazygos zainen beste aferente batzuk esofagikoak, mediastinikoak, perikardikoak eta bronkialak dira.
Egitura
aldatuAzigo zain txikiaren egitura aldakorra da. Kasu gehienetan ezkerreko goranzko gerri zainak eta saihets-azpiko zainak bat egitean sortzen da, abdomenaren goiko eskualdean. Batzuetan, ezkerreko giltzurrun zainetik ere sor daiteke[2].
Aldakortasuna
aldatuAzigo zain txikia hemiazigos zain laguntzaile edo gehigarriak jarraitu dezake.
Ibilbidea
aldatuEsan bezala, azigo zain txikia abdomen eskualdean sortzen da eta goranzko ibilbidea hartzen du. Diafragma aorta-hiatotik edota ezkerreko zutabetik zeharkatu dezake torax-barrunbera iristeko. Torax-barrunbean atzeko mediastinoan kokatuko da eta gorantz abiatuko da bizkarrezurraren ezkerraldetik, 9.torax-orno mailara iritsi arte. Han, eskuinerantz egingo du azigos zainean drainatzeko (8.torax-orno mailan), aorta, hestegorria eta torax-hodiaren atzetik pasatuz.
Izena
aldatuHemiazygos grekeratik dator. Azygos [3]hitzaren eratorria da. Hitz honek bakoiti esan nahi du, eta hemi[4]-k aldiz, erdia. Azigo zain txikia azigo zainaren beheko erdiaren ezkerreko baliokidea izateari egiten dio erreferentzia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «Hemiazygos vein» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
- ↑ (Ingelesez) «Definition of AZYGOS» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
- ↑ Banay, George L.. (1948-01). «An Introduction to Medical Terminology I. Greek and Latin Derivations *» Bulletin of the Medical Library Association 36 (1): 1–27. ISSN 0025-7338. PMID 16016791. (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).