Azido perkloriko

HClO4 formulako azidoa, oso oxidatzailea dena. Likido higroskopiko, kolorge, lurrunkor, toxiko eta oso narritatzailea. Ezegonkorra da egoera puruan, kolpe batekin edo beroarekin lehertu egin daiteke; baina egonkorra da urarekin disolbatuta.

Azido perklorikoa (HClO4) perklorato ioi batez eta hidroi batez osatutako oxoazidoa da, zeinetan kloroak +7 oxidazio-egoera baliatzen duen. Kloroak, beste halogenoek bezalaxe, bost oxidazio-egoera izan ditzake eta hau da altuena, hortik datorkio izena azidoari. Azido hau dikloro tetraoxidoa urarekin erreakzionaraztean lor daiteke.[1][2]

Azido perkloriko
Formula kimikoaHClO4
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioahidrogeno, oxigeno, kloro, perchloryl group (en) Itzuli eta hidroxilo
Motamonoprotic acid (en) Itzuli eta chlorine oxoacid (en) Itzuli
Masa molekularra99,956336 Da
Arriskuak
NFPA 704
0
3
3
Identifikatzaileak
InChlKeyVLTRZXGMWDSKGL-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia7601-90-3
ChemSpider22669
PubChem24247
Gmelin29221
ChEBI2137
NBE zenbakia1873
RTECS zenbakiaSC7500000
ZVG3960
DSSTox zenbakiaSC7500000
EC zenbakia231-512-4
ECHA100.028.648
Human Metabolome DatabaseHMDB0256308
UNIIV561V90BG2

Azido hau oso sendoa da, izan ere, azido guztien artetik azidotasun konstante baxuena duena da eta hortaz, osorik disoziatzen da disoluzio akuosoan. Oso korrosiboa da eta %72a baino kontzentrazio altuagoetan ezegonkortu eta leher daiteke, hori dela eta, azido honekin jarduterakoan neurri zorrotzak hartu behar dira.

Prestaketa

aldatu

Azido perklorikoa sortzeko bi bide ezberdin daude, ezagunenak behintzat eta industrian erabiltzen direnak. Metodo tradizionalak sodio perkloratoaren disolbagarritasun akuoso altua (209 g/100 mL ureko, giro tenperaturan) probesten du. Disoluzio hori azido klorhidrikoarekin tratatuz gero, azido perklorikoa lor daiteke, sodio kloruro hauspeakina ekoizteaz gain:

 

Azido kontzentratua destilazio bidez puru bihur daiteke. Beste bideak hauspeakina eratzea ekiditen du eta zuzenagoa ere bada: kloro likidoaren oxidazio anodikoa burutu behar da, platinozko elektrodo batean.[3][4]

Laborategiko prestaketak

aldatu

Bario perkloratoa azido sulfurikoarekin erreakzionaraziz gero, bario sulfato hauspeakina lortuko da, azido perklorikoaz gain. Azido nitrikoa eta amonio perkloratoa nahastuz gero ere lor dezakegu azidoa, baldin eta nahastea irakin eta azido klorhidrikoa gehitzen bada. Erreakzioak oxido nitrikoa eta azido perklorikoa ematen du, amonio ioi horrek dakarren erreakzio aldakorra dela eta; eta kontzentratu eta puru bihurtzetik gertura irits daiteke, baldin eta geratzen diren azido nitrikoa eta azido klorhidrikoa irakiten badira.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «perchloric acid» webbook.nist.gov (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  2. «Perchloric acid 311413» HClO4 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  3. (Ingelesez) Vogt, Helmut; Balej, Jan; Bennett, John E.; Wintzer, Peter; Sheikh, Saeed Akbar; Gallone, Patrizio. (2000-06-15). Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA ed. «Chlorine Oxides and Chlorine Oxygen Acids» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA): a06_483.  doi:10.1002/14356007.a06_483.. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  4. Müler, W.; Jönck, P. (1963). "Herstellung von Perchlorsäure durch anodische Oxydation von Chlor". Chemie Ingenieur Technik – CIT. 35 (2): 78. doi:10.1002/cite.330350203; Alemaniar patentea: DE1031288B; AEBetako patentea: US2846383A.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu