Azetilo
Kimika organikoan azetiloa (IUPAC: etanoilo) funtzio-talde bat da –COCH3 formula duena non karbonoaren eta oxigenoaren artean lotura bikoitza dagoen. Sarri, Ac gisa irudikatzen da. Formalki azido azetikoaren azilo erradikala da[1].
Azetilo | |
---|---|
Formula kimikoa | C2H3O |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 40574 |
UNII | J05788U23A |
Azetilo funtzio-taldea molekula biologiko eta sintetiko askoren osagarria da, esaterako azetilkolinarena, azido azetilsalizilikoarena edo Azetil-CoA-rena.
Sintesi organikoan azetilazio esaten zaio substratu batean azetilo taldea txertatzeari.