Azilo talde

R−C=O formula orokorreko erradikal organikoa, non R aromatikoa, alifatikoa edo aliziklikoa den. Azido organiko baten hidroxilo taldea ordezkatuta lortzen dira.

Kimika organikoan azilo esaten zaio R−C=O formula orokorreko taldeari, non R aromatikoa, alifatikoa edo aliziklikoa den. Azido organiko baten hidroxilo taldea ordezkatuta lortzen dira[1].

Azilo talde
Motafuntzio talde
Identifikatzaileak
Gmelin22221
Azilo taldea

Nomenklatura

aldatu

Aziloak izendatzeko azidoaren izenetik abiatzen da. Honela, -iko bukaera dutenen kasuan -ilo bukaerak ordezten du jatorrizkoa eta -oiko dutenean -oilo.

Honela, azetikotik 'azetilo' (CH3CO); butirikotik 'butirilo' (CH3CH2CH2CO), bentzoikotik 'bentzoilo' (C6H6CO) edo propanoikotik 'propanoilo' (CH3CH2CO). Hori bai, konposatuak eratzen direnean izenak bukaerako 'o' galtzen du, etsenplurako: azetil kloruroa edo bentzoil kloruroa.

Erreferentziak

aldatu
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-02).

Kanpo estekak

aldatu