Azetilazio
Azetilazioa molekula organiko bati azetil multzoa batzen zaion prozesu kimikoa da. Biokimikan garrantzi handia du azetilazioak. Izan ere, Biologian interes handia duten hainbat gai azetilazioz sintetizatzen baita: azetilkolina, azetilglikosamina etab. Organismoari arrotz zaizkion hainbat gai pozoigarri ere azetilazio prozesuz ezabatzen dira, gainera.

Azetilazio erreakzioaren adibidea: azido salizilikoak azetilazioa jasaten du azido azetilsalizilikoa eratzeko, aspirina bezala ezagunagoa dena.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |