Ayr, Eskoziako gaeleraz: Inbhir Àir eta eskozieraz: Ayr, Eskozia hego-mendebaldeko udalerria da, Hegoaldeko Ayrshire konderrian, eta Clydeko fiordoaren ertzean kokatua dago. 2012ko erroldaren arabera 47.190 biztanle ditu eta historikoki Ayrshire konderriko hiriburua da. Metropoli eremuak 62.870 biztanle hartzen ditu.

Ayr
Ayr
Inbhir Àir
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHegoaldeko Ayrshire
Jatorrizko izenaAyr
Posta kodeaG84
Geografia
Koordenatuak55°27′50″N 4°37′40″W / 55.4639°N 4.6278°W / 55.4639; -4.6278
Map
Azalera17.9 km²
Altuera36 m
MugakideakPrestwick
Demografia
Biztanleria46.780 (2016)
349 (2001)
Dentsitatea2.613,41 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1205 (egutegi gregorianoa)
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakSaint-Germain-en-Laye
south-ayrshire.gov.uk…

Etimologia aldatu

Ayr ibaiak ematen dio izena. Gaelerazko Inbhir Àir izenak "Ayr ibaiaren ahoa" esan nahi du.

Historia aldatu

1205ean Gilen I.a Eskoziakoak sortu zuen herria eta Eskoziako mendebaldeko kostaldeko itsas-portua izanik eta 1261etik aurrera urteroko feriak egiten hasi zirenez herriak garapen izugarria izan zuen, XIII mendean bertan Erresumako populazio handiena izatera iritsi arte. 1315ean Roberto I.a Eskoziakoak Ayr-eko San Juan dorrean Eskoziako lehenengo parlamentu bilera egin zen. Eskoziak Irlandarekin merkatal harremanak ezartzeko itsas-portu nagusia izan zen. Gaeleraren eraginez Inverayr izenaz ezagutu zen garai hartan.

1652an Oliver Cromwellek herria eskuratu zuen eta Eskozia konkistatzeari ekin zion. Zitadela bat ezarri zuen ibaiaren hegoaldeko ertzean. Victoriar garaian jarduera ekonomiko nagusia ikatz eta burdin esportazioa bihurtu zen, bai eta izokin arrantza eta ontzigintza ere. 1883 eta 1901 artean 143 itsasontzi eraiki ziren bertan. Baina jarduera hauek behera egin zutenean aisialdi eta turismo leku izatera bihurtu zen. XX mendean Gaiety Antzokian Erresuma Batuko artista onenak izan ziren.

Geografia aldatu

Strathclyde eskualdean kokaturik dago eta lurraldea erabat laua da. Hegoaldean muino txikiren bat badago. Ayr ibaiak zeharkatzen du eta hau itsasoratzen den puntuan dago Ayr, Clydeko fiordoan.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Ayrreko katedrala
  • Walace dorrea
  • Greenan gazteluaren hondarrak.
  • Gaiety Antzokia
  • Ayrreko hipodromoa

Iruditegia aldatu

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Ayrtar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu