John Loudon McAdam
John Loudon McAdam (Ayr, Eskozia, 1756ko irailaren 21a - Moffat, Eskozia, 1836ko azaroaren 26a) eskoziar ingeniaria izan zen, errepideen eraikuntzan egindako lanagatik ezaguna batez ere. Errepideak eraikitzeko sistema berri bat garatu zuen, bere izenez ezagutzen duguna gaur egun, Macadam.
John Loudon McAdam | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ayr, 1756ko irailaren 21a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Moffat, 1836ko azaroaren 26a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Eskozia |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | James McAdam of Waterhead |
Ama | Susannah Cochrane |
Ezkontidea(k) | Gloria Margaretta Nicoll (en) Anne Charlotte Delancey (en) (1827 - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniari zibila eta asmatzailea |
Biografia
aldatuLehen urteak
aldatuEskoziako Ayrren jaio zen. Hamar semeetan gazteena eta Waterhead baroiaren bigarren semea zen. Bere familiaren abizen tradizionala McGregor zen, baino McAdamera aldatu zuten arrazoi politikoak medio, James I.aren erregealdian.
Errepide eraikitzailea
aldatuNew Yorkera joan zen bizitzera 1770. urtean, merkatari eta kontulari lanetan arituaz Independentzia gerla garaian. Bere osabaren kontulari etxean dirutza handia egin zuen eta 1783an itzuli zen Eskoziara. Bertan, Ayrshireko Sauchrien, lursail batzuk erosi zituen.
1812 Bristolera joan zen bizitzera.
Errepideak inguruko lurra baino gorago behar zuela egon eta legarrarekin eginiko geruzetan eraiki behar zela era sistematiko batean esan zuen. Erabilitako materialak eta errepideari eman zioan forma ganbilak ere uraren irteera errezten zuen.
Errepideak eraikitzeko sistema horrek bere izena jaso zuen: Macadam. Errepideak eraikitzeko sistema hau oso azkar zabaldu zen, eta Europako bide gehienak sistema honen bidez eraiki ziren XIX. mende bukaerarako.
Ondorengoak
aldatuBigarren mundu gerlako Richard McCreery koronela da John McAdamen ondorengoetako bat. Richarden ama, Emilia McAdam, ingeniaren ondorengo zuzena zen.
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Loudon McAdam |