Avito (latinez: Marcus Maecilius Flavius Eparchius Avitus; c.395 - 456) erromatar aristokrata izan zen, 455etik 456 arte erromatar enperadorea izandakoa.

Avito

Western Roman emperor (en) Itzuli

455eko uztailaren 9a (egutegi gregorianoa) - 456ko urriaren 17a (egutegi gregorianoa)
Petronio Maximo - Maioriano
Antzinako Erromako senataria


apezpiku



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaClermont-Ferrand, 395 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza457 (61/62 urte)
Hobiratze lekuaBrioude
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaAgricola
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 40587334 Edit the value on Wikidata

Petronio Maximok magister militum (armadaren burua) izendatuta, Avitok Teodoriko II.a bisigodoen erregearengana joan behar izan zuen misio diplomatiko batean. Erregearen Tolosako gortean zegoela Genserikok Erroma inbaditu zuen, Petronio Maximoren agintaldia amaiaraziz. Avitok abagunea aprobetxaturik, 455eko uztailaren 9an Galiako senatariek eta soldaduek aldarrikatu zuten enperadore. Irailean Erromara iritsi zen.

Italian haren agintea ez zen inoiz onartu. Bandaloen kontrako kanpainak porrot egindakoan, Avitoren egoera ezegonkor bihurtu zen. Bandaloen setiok gosetea eragin zuen Erroman. Gainera, bizkartzain godoak ordaindu ahal izateko, brontzezko estatuak urtu zituen. Nahigabe orokorraz baliatuta, Rizimerok eta Maiorianok matxinada sortu zuten.

Teodoriko II.aren laguntza jaso gabe, Hispanian baitzen sueboen kontrako borrokan, Avito garaitu zuten matxinoek. Bizitza errespetatu zioten, eta artzapezpiku izendatu zuten. Galiara ihes egin nahi izan zuenean, hil egin zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Avito Aldatu lotura Wikidatan