Autorretratu

Ertilariak egindako bere buruaren erretratua
Autoerretratu» orritik birbideratua)

Autorretratua[1] edo autopotreta[2] pertsona batek bere buruari eginiko erretratua da. Margolaritzan artistari bere buruari buruzko azterketa sakona egitea eskatzen dio genero honek. Zenbait garaitan, XVI eta XVII. mendean esaterako, oso ohikoa zen margolari ospetsuek haien autorretratua egitea, horrela haien egile maila finkatzeko. Dena dela, autorretratua ez da beti genero errealista. Literaturan ere egin daiteke, prosopografia eta etopeiatik gertu.

Ignacio Zuloagaren Autoerretratua hondo urdinez.

Lehenengo autorretratuak

aldatu

Lehenengo autorretratuak Antzinaroan aurkitu izan dira. Egipton, K.a.1300 urtean Bek izeneko eskultore batek harrian bere autorretratua egin zuen, esaterako. Garai hartan, aberatsek bakarrik ahal zuten beren erretratuak betikotu. Hasieran bakarrik gizonak agertzen ziren. Pizkundea izan arte ez ditugu emakumezkoen autorretratuak ezagutuko. Orokorrean, lehen emakumea Catharina van Hemessen izan zen, 1548an.

Adibide batzuk

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «autorretratu» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  2. «autoportrait | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).

Kanpo-estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Autorretratu