Autorretratua hondo urdinez
(«Autoerretratua hondo urdinez» orritik birbideratua)
Autorretratua hondo urdinez (gaztelaniaz, Autorretrato con fondo azul) 1942an Ignacio Zuloaga margolariak bere buruari eginiko potreta da. Ziur aski hauxe da margolariaren irudi ezagunena eta frankismo garaian, 1954an, 500 pezetako biletea marrazteko hori erabili zen hain zuzen,[1] nahiz eta bere burupotret bakarra ez izan.
Autorretratua hondo urdinez | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ignacio Zuloaga |
Sorrera-urtea | 1942 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 84 () × 64 () cm |
Genero artistikoa | Autorretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Bilduma | ezezaguna |
Argumentu nagusia | Ignacio Zuloaga |
Deskribapena
aldatuMargolan honetan Zuloagak bere burua hondo urdin eta lauso baten gainean margotu zuen. Ertilaria kaleko arropaz jantzita ikusten dugu, baina eskuan lanerako paleta eta margoak prest ditu. Argiak aurpegiaren alde bat azpimarratzen dio, bestea argi-ilunetan gelditzen baita. Eskuineko eskuaren hatz bat barneko motzaren sakelan sartua du, eta horrek, era batez, margolanean tentsio puntu bat sortzen du.