Austriako Gerra Zibila

1934ko gatazkak Austrian

Austriako Gerra Zibila edo Otsaileko Altxamendua (alemanez: Österreichischer Bürgerkrieg) 1934an otsailaren 12tik 14 arte Austrian eman ziren gatazka odoltsuak izan ziren.Osailaren 12an sozialisten eta faxisten arteko borrokak hasi ziren.

Austriako Gerra Zibila
Irudia
Motagerra zibil
Honen parte daGerrarteko garaia
Denbora-tarte1934ko otsailaren 12a - 1934ko otsailaren 16a
Data1934ko otsailaren 12a
Armada federaleko soldaduek posizioa hartzen Vienako Operaren aurrean.
Engelbert Dollfuss diktadorea.

Gertaerak

aldatu

Militante ezkertiarrek jasaten zuten etengabeko jazarpenak medio, Austriako militante sozialistak (Republikanischer Schutzbund) eta komunistak (Kommunistische Partei Österreichs) gobernu faxistaren aurka matxinatu ziren Linz hirian, gatazka herrialde osora zabalduz, batez ere Viena, Graz, Bruck an der Mur, Wiener Neustadt eta Steyr hirietara zein industria handia zuten lekuetara. Engelbert Dollfussen gobernuak Heimwehr erakunde paramilitar faxista baliatuz langile auzoak bonbardatu zituen eta milaka atxilotu, torturatu, exekutatu eta erbesteratu eragin zituzten.[1]

Gertakizunen azken eragilea otsailaren 12an, Emil Fey Barne Ministroak (eta Heimwehreko buruzagi nabarmena) agindutako erregistro eta atxiloketen seriearen aurka erakunde sozialistak agertzea izan zen. Egun berean, Gobernuak Alderdi Sozialista eta bere erakunde guztiak debekatu zituen, eta horrek amaiera eman zien bi aldeen arteko negoziazio politikoei. Ondorengo gertaerek hirurehun inguru hildako (ez dakigu zehazki zenbat biktima izan ziren liskarretan) eta zortziehun zauritu baino gehiago eragin zituzten.

Ondorioak

aldatu

Gertaera horiek herrialdearen bilakaera autoritarioa eta sistema parlamentario demokratikoaren behin betiko abolizioa markatu zuten. Engelbert Dollfussen eta bere aldekoen garaipenak oposizioko kide sozialista eta komunista ugari atxilotzea eragin zuen, 1.500 pertsona atxilotuz. Aurrerago, atxilotuetako batzuei heriotza-zigorra ezarri eta fusilatu egin zituzten.[2] Errepresioak politikari ospetsu asko erbestera joatea eragin zuen, hala nola Otto Bauer buruzagi sozialdemokrata, eta Julius Deutsch. Urte horretan bertan, Dollfussek diktadura bat ezarri zuen, gerora "Austrofaxismo" gisa ezagutuko zen eta Fronte Patriotikoa nagusi izango zuen printzipioetan oinarritua, austriar sistema demokratikoaren amaiera markatuz.

Bibliografia

aldatu
  • Edmondson, Clifton Earl (1978). The Heimwehr and Austrian politics, 1918-1936. University of Georgia Press. 352 or. ISBN 9780820304373.
  • Kitchen, Martin (1980). The coming of Austrian fascism. Croom Helm. 299 or. ISBN 9780709901334.
  • Low, Alfred D. (1976). «On the Eve of the February 1934 Uprising of the Austrian Socialist Workers». Austrian History Yearbook 12 (1): 282-284.
  • Miller, James William (1992). «Agrarian Politics in Interwar Austria». Working Papers 42: 26.
  • Zuber, Frederick R. (1975). The watch on the Brenner : a study of Italian involvement in Austrian foreign and domestic affairs : 1928-1938 (pdf) (Tesia). Rice University. OCLC 18458416.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu