Engelbert Dollfuss
Engelbert Dollfuss (Texingtal, Austria Beherea, 1892ko urriaren 4a - Viena, 1934ko uztailaren 25a) austriar politikaria izan zen. Austriako kantzelera izan zen 1932–1934 bitartean.
Engelbert Dollfuss | |||||
---|---|---|---|---|---|
1932ko maiatzaren 20a - 1934ko uztailaren 25a ← Karl Buresch - Kurt Schuschnigg →
1932ko maiatzaren 20a - 1934ko uztailaren 10a ← Karl Buresch - Stephan Tauschitz (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Texingtal (en) , 1892ko urriaren 4a | ||||
Herrialdea | Austria | ||||
Heriotza | Viena, 1934ko uztailaren 25a (41 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Engelbert Dollfuss's grave (en) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Alwine Dollfuß (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Vienako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | alemana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, abokatua eta militarra | ||||
Enplegatzailea(k) | Austrian Federal Government (en) | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | KÖStV Rudolfina Wien (en) KÖHV Franco-Bavaria Wien (en) KÖHV Leopoldina Innsbruck (en) Q1718114 | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | Christian Social Party (en) Fatherland Front (en) | ||||
Bizitza
aldatuNekazari-famili bateko semea zen, eta zuzenbide-ikasketak egin zituen. Alpeetako armadan borrokatu eta gero, Austria Behereko nekazarien federazioko idazkari nagusi izendatu zuten. Nekazaritza ministro 1931-1932 urte-bitartean, kantzelari izendatu zuten 1932. urtean. Gobernu kristau autoritarioan oinarriturik, Austriako estatuaren goitik beherako berrikuntza egiteari ekin zion, Italiako faxisten ereduari jarraituz.
1933an, parlamentua indarrik gabe utzi eta nazismoaren aurka (Alderdi Nazionalsozialista legez kanpo uztea, 1933), eta sozialisten aurka jardun zuen (Vienako langileen aurkako zapalkuntza, 1934), eta gisa horretan Austria gerra zibilaren gordinean utzi zuen. Ondoren, faxismoan eta aita santuen entzikliketan oinarrituriko konstituzioa aldarrikatu zuen, Austrofaxismo izenarekin ezaguna. 1934. urteko uztailean hil zuten naziek.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.