Aubrey Vincent Beardsley (Brighton, 1872ko abuztuaren 21a - Menton, 1898ko martxoaren 16a) marrazkilari ingelesa izan zen. Hasieran Rafaelen aurrekoen eragina izan bazuen ere, gero Dürer eta Botticelli hartu zituen eredu. Gaztea zela ospe handia eskuratu zuen giro dekadenteetan. Liburu zenbait irudiztatu zuen: Maloryren Arturoren heriotza (1892), Oscar Wilderen Salome (1894), Poeren Ipuinak etab. Art Nouveau delakoari eskainitako Yellow Book aldizkariaren zuzendaria izan zen. Marrazki erotikoak egin zituen (Lysistrata) eta Venusen Historia eta Tannhäuser idatzi zituen. Eragin handia izan zuen XX. mende hasierako marrazkigileengan. Gazterik hil zen tuberkulosiak jota.

Aubrey Beardsley

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAubrey Vincent Beardsley
JaiotzaBrighton1872ko abuztuaren 21a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaMenton1898ko martxoaren 16a (25 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
HeziketaWestminster School of Art (en) Itzuli
Brighton Hove and Sussex Sixth Form College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Edward Burne-Jones
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakidazlea, margolaria, poeta, ilustratzailea, kartelgilea, litografoa, exlibrist (en) Itzuli eta autorea
InfluentziakWilliam Morris eta Henri de Toulouse-Lautrec
MugimenduaEstetizismoa
sinbolismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 2ec5cb00-3312-42b3-8f16-baa8cc1e309c Discogs: 2248796 Find a Grave: 2971 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aubrey Beardsley Aldatu lotura Wikidatan