Atomium
Atomiuma Bruselan dagoen eraikin bat da. Bere garaiera 103 metrokoa da, eta burdin kristal bat irudikatzen du, 165 mila milioi handiz handiagoa. Eraikin hau, André Waterkeyn arkitektoak diseinatu zuen, 1958an, Bruselan bertan ospatu zen Erakusketa Unibertsalerako. Altzairu eta aluminiozko 9 esferaz osaturik dago. Horietako bakoitzak, 18 metroko diametroa du. Hasiera batean, sei hilabetez irauteko eraikia izan zen, baina berehala Bruselako oso toki turistiko bihurtu zen. Manneken Pis estatuatxoarekin batera, Bruselako ikur ezagunenetako bat da.
Atomium | |
---|---|
Atomium Atomium | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Belgikako eskualdea | ![]() |
Belgikako barrutia | Arrondissement of Brussels-Capital |
Hiria | Brusela |
Koordenatuak | 50°53′42″N 4°20′29″E / 50.895°N 4.3414°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Expo 58 | |
Berrikuntza | 2004 - 2006 |
Inaugurazioa | 1958ko apirilaren 17a |
Jabea | Atomium (en) ![]() Brusela |
Kudeatzailea | Atomium |
Komisarioa | Georges Moens de Fernig (en) ![]() |
Izenaren jatorria | atomo aluminio |
Arkitektura | |
Arkitektoa | André and Jean Polak (en) ![]() |
Egitura ingeniaritza | André Waterkeyn |
Materiala(k) | aluminioa eta altzairu herdoilgaitza |
Estiloa | expo style (en) ![]() |
Dimentsioak | 102 (![]() |
BerrikuntzaAldatu
2004an, berritze prozesu bat hasi zen. Atomiuma, berritze prozesu horrek iraun zuen bitartean, itxita egon zen. 2006ko otsailaren 18an zabaldu zen berriz. Bere barnean, igogailu bat jarri zen, eraikinaren tontorreraino daroana segundoko 5 metroko abiaduran.
Kanpo estekakAldatu
- (Nederlanderaz)(Frantsesez)(Ingelesez)Bloga (ingelesez, frantsesez eta herbehereraz)
- (Nederlanderaz)(Frantsesez)(Ingelesez)Atomiumaren orrialde ofiziala
- (Nederlanderaz)(Frantsesez)(Ingelesez)Atomium: bisita birtuala
- Webcam Atomium