Atenasko agora
Atenaseko agora, Atenaseko antzinako hiriko aktibitate komertzial, sozial eta politikoaren gunea zen. Beste batzuen artean, atenastarrak euren legeak eztabaidatu eta hiriaren etorkizun politikoa erabakitzeko biltzen ziren tokia zen, hau, konbentzitzeko artea hobekien erabiltzen zekitenen eskuetan uzten zelarik. Sokratesen filosofia, edo, zehazkiago, Platondar elkarrizketek (eta zortzi mende baino gehiagoz irekita egon zen Platonen akademia), gure pentsamoldeari, oinarri ezabaezin batzuk eman zizkien, hiriaren etorkizuna hizlari finetan uzten zuen agorako demokraziaren aurka zegoen jakinduriaren lagun talde batean abiatutako oinarriak.
Atenasko agora | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde autonomo | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Atenas Zentrala |
Udalerria | Atenas udalerria |
Koordenatuak | 37°58′30″N 23°43′21″E / 37.975°N 23.7225°E |
Ondarea | |
Bertan aurkitzen ziren Hefesto, Zeus eta Apolo olinpiar jainkoei eskainitako tenpluak. Epaiketak ospatzen ziren eta Sokrates, bere salatzaileen arabera, gazteak usteldu eta jainko berriak sartzeagatik hiltzera zigortu zuten gorteak ere bazeuden.
Atenasko agora, erromatar eta bizantziar okupazioen garaian, bizigune bihurtu zen. Hau, ezbairik gabe ikusi ahal izan zen eztabaidatzeko arteari dagozkion ezarritako forma berrietan.
Agora klasikoko eraikin eta egiturak
aldatu- Peristilodun patio-eraikina
- Txanpon etxea
- Eneakrunos
- Hegoaldeko estoa
- Heliea
- Estrategeion
- Kolonos Agoraios
- Tholos
- Agora harria
- Heroi eponimoen monumentua
- Metroon (Buleterion zaharra)
- Buleuterion (Buleterion berria)
- Hefestion (Hefestoren tenplua)
- Apolo Patroosen tenplua
- Zeusen estoa
- Hamabi jainkoen aldarea
- Stoa Basileios (Errege estoa)
- Afrodita Uraniaren tenplua
- Hermesen estoa
- Stoa Poikile (Estoa margotua)
Irudiak
aldatu-
Atenasen erromatar garaian eraikitako agoraren hondakinak (agora klasikoaren ekialdea)
-
Agoraren erromatar garaiko mendebaldeko atearen hondakinak