Buleuterion (grezieraz βουλευτήριον) Antzinako Greziako arkitekturako eraikuntza mota bat da. Bertan poliseko agintariak edo kontseilua, bule deitua, biltzen zen. Esan daiteke gaurregungo udaletxearen eta legebiltzarraren aurrekaria zela. Hiriaren arabera, eraikin honen izena alda zitekeen. Hala, Mesenen sinedrion zen, eta Nisan gerontikon.

Buleuterion, Akrai, Sizilia

Buleuterion eraikinaren tipologia hasiera batean megaron motakoa bazen ere, denboran zehar moldatu egin zen areto hipostilo laukizuzena edo karratuaren egitura ohikoa garatu arte, K.a. V. mendearen amaieran. Prieneko buleuteriona da hoberen kontserbatu dena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu