Astronomoen kalea (Gasteiz)

Gasteizko Santa Luzia auzoko kale bat

Gasteizko Astronomoen kalea Santa Luzia auzoan dago.

Astronomoen kaleko monolitoa kale hobetan dago
1860an izandako eklipsea ikustera hurbildu zirenak oroitzeko monolitoa.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′41″N 2°39′21″W / 42.8447°N 2.6557°W / 42.8447; -2.6557
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaastronomo
Dimentsioak700 (luzera) m

Kokapena

aldatu

Santa Luzia auzoan dago, Salburua auzoarekin muga-mugan. Done Jakue kalean hasten da eta Florida kaleraino luzatzen da.

Luzera

aldatu

700 metro inguruko luzera du.

Historia

aldatu

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, aurretik Astronomoen muinoa deitzen zitzaion inguruari, 1977an kalea hiritartu zen eta izena eman zitzaion kaleari.

Izenaren zergatia

aldatu

1860ko uztailaren 18an izandako eguzki eklipse osoa ikusteko astronomo asko elkartu ziren bertan. Monolito bat jarri zuten honako testuarekin: "En este terreno se situaron las misiones científicas enviadas por diferentes naciones para estudiar el eclipse total de sol que tuvo lugar el día 18 de julio de 1860".

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. .