1860ko uztailaren 18ko eguzki eklipsea

1860ko uztailaren 18ko eguzki eklipsea eklipse osoa izan zen. Eguzki eklipse bat Ilargia Lurra eta Eguzkiaren artean igarotzen denean gertatzen da, Lurrean dagoen ikusle batentzat Eguzkiaren argia osorik edo zati batean estaliz. Eguzki eklipse oso bat gertatzen da Ilargiaren itxurazko diametroa Eguzkiarena baino handiagoa denean, zuzenean eguzkiarne argi guztia blokeatuz, eta eguna iluntasunean bilakatuz. Osotasuna Lurraren gainean oso esparru estuan gertatzen da, eta eguzki eklipse partziala bere inguruan milaka kilometrotan zehar hedatzen da.

1860ko uztailaren 18ko eguzki eklipsea
Map
Eklipse mota
MotaOsoa
Gamma0.5487
Magnitudea1.05
Eklipse maximoa
Iraupena3m 39s
Koordenatuak52.5N 20.3W
Bandaren zabalera maximoa198 km
Denborak (UTC)
Eklipse maximoa14:26:24
Erreferentziak
Saros124 (73(e)tik 46)
Katalogoa # (SE5000)9188

1,05eko magnitudea izan zuen. Iberiar Penintsula eklipsea ikusteko leku paregabe bilakatu zen eta hainbat zientzialari Espainiarat joan ziren. Euskal Herrira ere, zenbait ailegatu ziren. Adibidez, Warren de la Rue ingeles astronomoak, Rivabellosatik gertakariaren argazkiak atera zituen. Gasteizen ere astronomo asko elkartu ziren, horregatik dago Astronomoen kalea Santa Luzia auzoan. James Melville Gillissek, berriz, Washingtondik ikusi zuen.

Irudiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu