Astaputz elur zuri
Astaputz elur zuria (Agaricus osecanus edo Agaricus nivescens) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Errendimendu ona ematen du sukaldaritzan, handia baita. Agaricus arvensis ahaideak baino kalitate hobea du.
Astaputz elur zuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus osecanus Pilát, 1951 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 10 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, esfera erdi itxurakoa, erdigunea laututa eta ondoren ganbila, zabalduta amaitzeko. Zetaduna da, zuria, eta horiz orbantzen da ukitzean; askotan, lehortasunagatik pitzatu egiten da erdian eta errezelaren zerrenda estu bat izaten du ertzean.
Orriak: Estu eta estuak, denbora luzean zurbil irauten dute, baina gero arrosa-izokin kolorea hartzen dute, eta azkenean marroi-beltzaxka bihurtzen dira.
Hanka: Motza, zilindrikoa, kolore zurikoa, ukitzean horiz zikintzen dena eta zahartzaroan desagertzen diren ezkata borobil zuri isolatuekin. Eraztun handi, lodi eta zuri bat du, goiko aldea leuna da, eta behealdean okrez tindatzen diren ezkata handi biribilduak ditu.
Haragia: Lodia, batez ere diskoan, baina meheagoa kapelaren ertzetan. Zuria da, baina hori-limoi kolorez zikindu daiteke oinean. Almendra usaina du eta zapore garratz samarra.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuJangarri ona da.
Nahasketa arriskua
aldatuAgaricus arvensis delakoarekin, horitu egiten da marruskatzean, anis usaina du eta espora desberdinak ditu.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean, belardietan zirkulu handiak osatuz, maitagarrien eraztunetan edo parke edo lorategietan ale askoko taldeetan. Askotan, oina oso lurperatuta izaten dute, eta kontuz atera behar da, ale osoa lortu nahi bada.[3]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 196 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 278 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Agaricus osecanus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.