Azpibeltz
- Artikulu hau perretxikoa buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «elur-bola».
Elur-bola, azpibeltz edo larrisusoa (Agaricus arvensis) Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1]
Azpibeltza / Elur-bola | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus arvensis Schaeff., 1774 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
DeskribapenaAldatu
Espezie hau Flavescentes (horaila) taldekoa da. Perretxiko hauen azala eta mamia ebakitzen direnean horitzeko joera dute, eta anis, almendra mingots, iodoformo, medizina edo fenol usaina ere bai.
Schaeffer aktibakorraren bidez erreakzio positiboa ematen du.
Perretxiko handia da hau. Bere txapelak 25 cm-rainoko diametroa du. Hasieran txapel esferikoa da, gero ganbila eta azkenik laundua. Txapeleko azala zurixka da baina horitzeko joera du. Azal leuna da, edo zuntzexkatsua, eta maiz askotan pitzatua, hezetasun eta tenperaturaren bat-bateko aldaketen arabera. Orri aske eta hertsiak, hasieran zurixkak, gero arrosak eta azkenean kolore marroi-ilun eta beltzen tartekoak. Hanka mardula, zilindrikoa eta gutxi gorabehera luzea. Oinaldea lodiagoa du eta bikoitza da. Goikoa, edo benetako eraztuna, leun eta mintzairea eta behekoa matazatua. Beheko eraztun hau errezel orokorrak utzi du eta "gurpil horzdun"aren forma du. Mamia trinkoa eta zuria da eta ebakitzen badugu, hasieran hori zurbilera aldatuko da eta geroxeago okreskara. Oso anis usain fina du, oina arraskatuz gero batik bat. Esporak eliptikoak eta kolore arre-ilunekoak dira. Jateko ona da.
Nahasketa arriskuaAldatu
Agaricus campestris-ekin nahastu ohi da, baina honen mamia ebakiz gero arrosa kolorera aldatzen da, ez du anis usainik, txikiagoa da eta eraztun bakuna du, ez bikoitza.
BizilekuaAldatu
Normalean, udazken-hasieran agertzen da, baita udaberrian ere baina ez horren maiz. Larreetan eta eremu ongarrituetan sortzen da, "sorginen korro" edo zirkulu-formako talde handitan abere larreetan; inoiz edo behin basoen barnealdean.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.