Asahikawa (Hokkaido)

Asahikawa (japonieraz: 旭川市 Asahikawa-shi?) , Hokkaidoko bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 347.063 biztanle ditu.

Asahikawa
旭川市
札幌市
core city of Japan (en) Itzuli
Asahikawa city Heiwa street shopping park.jpg
Flag of Asahikawa, Hokkaido.svg Emblem of Asahikawa, Hokkaido.svg
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Prefetura
Suprefetura
Hokkaido
Hokkaido
Kamikawa
AlkateaMasahito Nishikawa (en) Itzuli
Jatorrizko izena旭川市
Posta kodea070-0031
Geografia
Koordenatuak43°46′14″N 142°21′54″E / 43.77064°N 142.365°E / 43.77064; 142.36543°46′14″N 142°21′54″E / 43.77064°N 142.365°E / 43.77064; 142.365
Asahikawa in Kamikawa Subprefecture.png
Azalera747,6 km²
MugakideakTakasu (en) Itzuli, Higashikagura (en) Itzuli, Toma (en) Itzuli, Pippu (en) Itzuli, Kamikawa (en) Itzuli, Higashikawa (en) Itzuli, Biei, Wassamu (en) Itzuli, Horokanai (en) Itzuli, Ashibetsu (en) Itzuli eta Fukagawa (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria331.392 (2020ko abenduaren 31)
Red Arrow Down.svg−8.213 (2015)
Dentsitatea443,24 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0166
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakNormal, Bloomington (Illinois), Suwon, Gyeonggi, Juzhno-Sakhalinsk eta Harbin
http://www.city.asahikawa.hokkaido.jp/ www.city.asahikawa.hokkaido.jp

EtimologiaAldatu

Ainuek Asahi ibaiari Chiu Pet izena eman zioten ("olatuen ibaia") baina japoniarrek Chup Pet ulertu zuten ("Eguzkiaren ibaia") eta honen itzulpena da Asahikawa.

HistoriaAldatu

Asahikawa eremua Meiji Aroan hasi zen populatzen, estatuaren babesa zuen nekazari asentamendu gisa. 1900an sortu zen herria eta 1922an hiri bihurtu zen. Japoniako Armadaren IJA 7. Dibisioa ezarri zen bertan eta gaur egun ere Infanteriako Babes Armada bertan dago.

GeografiaAldatu

Hokkaidoren erdialdean dago, mendebaldera begira. Ishikari ibaiak zeharkatzen du baina 130 erreka inguru daude Asahikawan, horregatik 740 zubi eraiki dira.

Mendiek inguratzen dute eta hauek eski estazio ugariz horniturik daude. Alboan dauka Hokkaidoko mendirik garaiena, Asahi-dake mendia, 2.290 metro dituen estratobolkana.

KlimaAldatu

Klima hotza du. 1902ko urtarrilaren 25ean -41 °C neurtu ziren, Japoniako historiako tenperaturarik baxuena da.

      Datu klimatikoak (Asahikawa, Hokkaido (1971–2000))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 11.7 9.7 18.8 29.6 32.8 34.6 35.0 36.0 32.4 25.0 22.0 14.7 36.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −4.0 −2.7 2.1 10.5 17.8 22.4 26.0 26.3 21.2 14.2 5.8 −0.8 11.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −12.6 −12.6 −7.5 0.1 5.8 11.3 16.0 16.7 10.9 4.0 −1.6 −7.9 1.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −41.0 −38.3 −34.1 −19.0 −7.1 −1.2 1.0 2.4 −1.8 −8.0 −25.0 −30.0 −41.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74.1 51.5 54.1 55.8 65.4 63.8 98.9 137.5 135.8 117.6 120.8 98.9 1074.2
Elur egunak (≥ 1 mm) 30.4 26.8 25.1 9.4 0.7 0 0 0 0 2.9 17.7 29.3 142.3
Eguzki orduak 73.8 105.8 149.6 167.1 197.6 189.3 161.8 147.3 142.2 132.0 64.0 60.3 1590.8
Hezetasuna (%) 80 79 69 67 66 74 78 79 77 78 81 82 75.8
Iturria (1): Japan Meteorological Agency[1]
Iturria (2): Japan Meteorological Agency[2]

EkonomiaAldatu

Hiri industriala da. Zurgintza, altzarigintza, garagardogintza eta papergintza dira jarduera nagusiak.

GarraioaAldatu

Asahikawa aireportua 1961ean ireki zen eta 1970tik aurrera Tokiorekin lotzen duten hegaldiak dauzka. 2000an terminala berriztu zuten.

Trenbideen lotune garrantzitsua ere bada. Hakodate lerroak hegoaldera Sapporo eta Hakodaterekin lotzen du, Sōya lerroak iparraldeko puntan dagoen Wakkanairekin eta Sehikoku lerroak Abashiri ekialdean. Azkenik Furano lerroak Asahikawaren alboan dagoen Furanorekin.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekakAldatu