Asahi mendia (japonieraz: 旭岳 Asahi-dake?) Japoniako Hokkaido uharteko mendi altuena da, 2.291 metro dituena. Daisetsuzan Parke Nazionalaren barnean dago.

Asahi mendia
Datu orokorrak
Garaiera2.291 m
Motaactive volcano (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak43°39′50″N 142°51′17″E / 43.6639°N 142.8547°E / 43.6639; 142.8547
MendikateaDaisetsuzan Volcanic Group (en) Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakHokkaido
Subprefecture of JapanKamikawa suprefetura
District of JapanKamikawa district
Town of JapanHigashikawa
Babestutako-eremuaDaisetsuzan Parke Nazionala

Geografia aldatu

Uhartearen erdialdean kokaturik dago, Asahikawa hiriaren alboan. Daisetsuzan multzo bolkarikoaren parte da.

Geologia aldatu

Holozenoan altxaturiko estratobolkana da. Ez da oso aktiboa eta ez da erupzio handirik ezagutzen, ez behintzat azken mende eta erdian japoniarrek ingurua populatu zutenetik. Hala ere tefrokronologia eta erradiokarbonoaren bidez erupzio txikiak izan dituela ikusi da, azkenengoa 1739an.

Bestalde fumarola sulfurikoen aktibitate handia du.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu