Arturo Merino Benítez Nazioarteko Aireportua

Arturo Merino Benítez Nazioarteko Aireportua (gaztelaniaz: Aeropuerto Internacional Arturo Merino Benítez, (IATA: SCL, ICAO: SCEL)) Txileko aireportu nagusia da, Pudahuel udalerrian dagoena. Terminala, gainera, Txileko Aire Armadako II. Aire Brigadaren baseetako bat da (Colina eta Quinteroko aire-baseen ondoan).

Arturo Merino Benítez Nazioarteko Aireportua
IATA: SCL • ICAO: SCEL Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Santiagoko metropolitar eskualdea
ProbintziaSantiago probintzia
Txileko komunaPudahuel
Koordenatuak33°23′34″S 70°47′08″W / 33.3928°S 70.7856°W / -33.3928; -70.7856
Map
Altitudea1.555 ft, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1967ko otsailaren 9a
Kudeatzailea[[]]
Izenaren jatorriaArturo Merino Benítez (en) Itzuli
Ordezkatzen duLos Cerrillos Airport (en) Itzuli
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
17L/35RAsfalto3.748 m55 m
17R/35LAsfalto3.800 m45 m
Zerbitzu hiriaSantiago
Webgune ofiziala

1967ko otsailaren 9an inauguratu zuten ofizialki eta bere HEZINE kategoria 4F da. Bere izena Arturo Merino Benítezi zor dio, herrialdeko hegazkineriaren aitzindariari.

Aireportua publikoa da, eta emakida-sistemaren pean jarduten du.[1] Gaur egun, 76 zubi ditu ontziratzeko, 26 urrutiko eta kargako aparkaleku eta bi lurreratze-pista (17L/35R eta 17R/35L), Airbus A380ari harrera egiteko gai direnak, baita orain suntsituta dagoenAntonov 225aren karga-operazioak ere.

Kontinenteko aireportu modernoenen eta eraginkorrenen artean dago, eta hegaldiak lotzeko gune garrantzitsua da Hego Amerika, Karibe, Ozeania[2], Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Ekialde Hurbila eta Asia artean. Bertan airelinea ugari aritzen da, LATAM, Sky Airline, Aerocardal eta JetSmart enpresen hub edo konexio-zentro nagusia izanda.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.