Artibonite (gaztelaniaz: Artibonito; frantsesez: Artibonite; Haitiko kreoleraz: Latibonit) Hispaniola uharteko ibaia da, 321 kilometroko luzera duena. Uharteko ibairik luzeena da eta Antilletako bigarrena, Kubako Cauto eta gero.[1] Toponimoak tainerazko jatorria du, Hatibonico.[2]

Artibonite (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera240 km
Geografia
Map
Koordenatuak19°01′59″N 71°00′19″W / 19.0331°N 71.0053°W / 19.0331; -71.0053
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera9.013 km²
Ur-emaria99 m³/s
IturburuaCordillera Central (en) Itzuli
Bokalea
()
Gulf of Gonâve (en) Itzuli

Ibilbidea

aldatu

Ibaia Erdialdeko Mendikatean sortzen da, Dominikar Errepublikan. Haitiko mugan zehar doa eta gero ipar-mendebalderantz egiten du, Artibonite lautadaren alde batetik bestera, Gonâve golkora isuri arte. 321 km inguruko ibilbidea egiten du, neurri handi batean Haitiko izen bereko departamenduan.

Ibaiadarrak

aldatu

Artibonitek zenbait ibaiadar ditu, gehienak Haitin. Ibaiadar garrantzitsuenak Libón eta Macasía dira, Dominikar Errepublikan, eta Rivière de Fer à Cheval, Haitin.

Ingurumena

aldatu

Deforestazioak eta kutsadurak eragin negatiboa izan dute Dominikar Errepublikako Artiboniteko uraren kalitatean eta kantitatean, eta are gehiago Haitin. Arrain gutxi geratzen da ibaian. Krokodilo muturzorrotzak (Crocodylus acutus) behin Artibonita eta Hispaniolako beste ibai batzuetan bizi izan ziren,[3] baina orain uharteko aintzira handietan (Enriquillo aintziran eta Étang Saumâtren) baino ez daude.

Erreferentziak

aldatu
  1. De la Fuente, Santiago. (1976). Geografía Dominicana. Santo Domingo: Editora Colegial Quisqueyana, 144 or..
  2. Las Casas, Bartolomé de. (1967). Apología Histórica Sumaria. Mexiko: UNAM.
  3. (Frantsesez) de Saint-Méry, M.L.E. Moreau. (1797–1798). Description topographique, physique, civile, politique et historique de la partie française de l'isle Saint-Domingue. Philadelphia, Paris, Hamburg.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Dominikar Errepublikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.