W. Arthur Lewis
Sir William Arthur Lewis (Castries, Santa Luzia, 1915eko urtarrilaren 23a – Saint Michael, Barbados, 1991ko ekainaren 15a) santaluziar ekonomialaria izan zen. Londresen egin zituen ekonomia ikasketak. Hirugarren Munduko ekonomia hazkundearen plangintzaz idatzi zuen batez ere. Princetongo unibertsitateko irakasle da 1963az geroztik. Obra nagusiak: The Principles of Economic Planning (1949, Ekonomia plangintzaren hatsapenak), The Theory of Economic Growth (1955, Ekonomia hazkundearen teoria), Development Planning (1966, Garapenaren plangintza), Tropical Development 1880-1913 (1971, Ekonomia garapena herri tropikaletan, 1880-1913) eta Growth and Fluctuations 1870-1913 (1978, Hazkundea eta gorabeherak). Ekonomiako Nobel saria jaso zuen 1979an T. Schultzekin batera.
W. Arthur Lewis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Castries, 1915eko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | Santa Luzia Erresuma Batua |
Heriotza | Bridgetown, 1991ko ekainaren 15a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | London School of Economics |
Tesi zuzendaria | Arnold Plant (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Victoria University of Manchester (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Mundu Akademia |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/11/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu