Arrosa xuriaren azpian

euskal abesti herrikoia

Arrosa xuriaren azpian ahozko euskal literaturako erromantze ezaguna da. Hiru kapitainak izenarekin ere ezagutzen da.

Arrosa xuriaren azpian
Haizearen, Txomin Artolaren, Amaia Zubiriaren eta Anje Duhalderen musika-lana
Egilea(k)Haizea, Txomin Artola, Amaia Zubiria eta Anje Duhalde
Argitaratze-data1922
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daHaizea
Euskal Kantutegi Herrikoia

Historia aldatu

Resurreccion Maria Azkuek bildu zuen Donapaleun (Nafarroa Beherea)[1] eta Cancionero Popular Vasco-ren 821 alean argitaratu, 1922 urtean[2]. Aita Donostiak Senperen (Lapurdi) bildu zuen[3]. 1977an Haizea taldeak ezagutarazi zuen[4][5][6].

Hitzak aldatu

Honako hitz hauek Azkuek bildutakoak dira, Euskal Kantutegian daudenak[2].

Arrosa xuriaren azpian anderea lokhartu,
elurra bezain xuri, iruzkia bezain ederrik,
hirur kapitainek zeraukaten gortez inguraturik.

Kapitainek yoan ziran beren zaldiak harturik
hartu zuten anderea mantoz hontsa trozaturik
gero Pariserat ereman zuten Aitak jakin gaberik.

Parisen ostaliersak bazuen salutatu berriak ere galdatu
¿bortxaz ala amodioz jina zara, andrea? Errazu.

Ez, ez, ene bihotza arras bortxaz jina duzu:
hirur kapitainek galeriatik harturik jina nuzu.

Kapitainek hori entzunik jiten dire andereagana
-Anderea, afal zite eztirik eta trankilik;
hirur kapitain izanen tuzu gaur zure zerbitzari.

Anderea ori entzunik hila zuzun erori,
kapitainak yoan ziren beren zaldiak harturik,
nigar egiten zutelarik andereari dolu eginik.

Handik hirur egunen buruan andereak aitari
aihu: ai aita, ni orai hemen niagozu,
birjinitatearen nahiz begiratu hilaren egon nuzu.

Erreferentziak aldatu

  1. «Arrosa Xuriaren Azpian - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  2. a b «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  3. «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  4. Haizea. (1977). «Haizea» www.badok.eus (Herri Gogoa) (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
  5. Sanfatiago. (2014-11-21). HAIZEA - Arrosa xuriaten azpian (1975). (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  6. www.iteisa.com. «Letras de Arrosa xuriaren azpian de Haizea | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).

Kanpo estekak aldatu