Haizea (diska)
Haizea 1975ean Haizea taldeak plazaratutako lehen diskoa izan zen, taldearen izena daramana.
Haizea | |
---|---|
Haizea taldea taldearen Estudioko grabazioa | |
Argitaratze data | 1977 |
Iraupena | 38'14 |
Diskoetxea | Herri Gogoa |
Musikariak
aldatu- Amaia Zubiria, ahotsa
- Txomin Artola, ahotsa eta gitarra
- Gabriel Fernandez Barrena, kontrabaxua
- Xabier Lasa, gitarra
- Carlos Busto, bateria
Grabaketa eta abestiak
aldatuDonostiako Herri Gogoa estudiotan egin zen grabaketa Iñaki Beobide soinu teknikaria zela[1]. Zazpi abestik osatzen dute diskoa, hauetako bost ahozko euskal literaturako kanta herrikoiak dira, gainontzekoak, Goizeko euri artean Txomin Artolarena[2] eta Oreina bila Xabier Lasaren abesti instrumentala.
Azala
aldatuAzala Jon Zabaletak egina da. Gitarra bat ageri da lehen planoan eta honen sokek poste elektrikoen sokekin nahasten dira, paisaiaren atzealdean eguzkia sartzen den artean.
Kantuen zerrenda
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Haizea. (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
- ↑ Txiribita. (2012-02-04). «Haizea - Haizea (1977)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).