Aro (geologia)

Aro geologiko» orritik birbideratua)

Aroa, geologian, lurraren historia zatitzeko erabiltzen den unitate geokronologiko formal bat da. Garai geologikoen taulan erabiltzen da. Hainbat arok, eon bat osatu dezakete geologian, bestalde, aroak periodoetan zatitzen dira[1].

Lurreko garai geologikoak irudikatzen dituen espirala

Aroen zatiketa oso desberdina da. Eon batzuetan, adibidez Arkearrean, aro bakoitzak 300-400 milioi urte irauten du; Fanerozoikoan, aldiz, 290-65 milioi urte artean irauten dute aroek. Aro batetik beste batera igarotzeko, Fanerozoikoan, iraungipen masiboak edota biosferaren aldaketa handiak hartzen dira ardatz gisa[2]. Arkearrean, aldiz, aldaketa klimatikoek egiten dute banaketa hori, adibidez, atmosferako oxigenoaren igoera, glaziazioak, etab.

Historia aldatu

Fanerozoikoko hiru aroak geologoek egin zituzten lehen hiru zatiketa handiak izan ziren, Paleozoikoa, Mesozoikoa eta Zenozoikoa. Fosilen eta estratigrafiaren inguruan zituzten datuen bidez zatitu zituzten. Beraien izenak bizitzaren historiarekin lotura dute, Paleozoikoak fauna zaharra esan nahi du, ornogabe eta arraien garaia. Mesozoikoak, bigarren fauna edo erdiko fauna narrastien garaia baitzen eta azkenik Zenozoikoak fauna berria esan nahi du, ugaztunen garaia.

 
Arkear eonean Lurrak izan zezakeen tankera

Geologia historikoan, aroak, zein denbora neurtzeko gainerako unitateak, harrien sorreraren garaia identifikatzeko eta garai geologikoak neurtzeko erabili izan ziren, 1880. urtean, zientzialariak nahaste-egoera batean zeudela, bi sistemak banatzea erabaki zuten arte.

Garai geologikoen taulan onartutako aroak aldatu

Ondoren ageri diren aroak dira ofizialki garai geologikoen taulan ageri direnak. Esan beharra dago, Hadear eonaren barnean beste lau aro gehiago ipintzen direla batzuetan, baina ez daude ofizialki onartuak proba faltarengatik.

Eona Aroa Hasiera

(milioi urte)

Fanerozoikoa Zenozoikoa 65
Mesozoikoa 251
Paleozoikoa 542
Proterozoikoa Neo-proterozoikoa 1000
Mesoproterozoikoa 1600
Paleoproterozoikoa 2500
Arkearra Neoarkearra 2800
Mesoarkearra 3200
Paleoarkearra 3600
Eoarkearra 3800

Erreferentziak aldatu

  1. «International Stratigraphic Guide» www.stratigraphy.org (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  2. Erwin, Douglas H.. (1994-01). «The Permo–Triassic extinction» Nature 367 (6460): 231–236.  doi:10.1038/367231a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • [1]Aro geologikoen inguruan informazio gehiago
  • [2]Lurraren sorreraren inguruko informazioa