Armillaria tabescens Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Armillaria tabescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPhysalacriaceae
GeneroaArmillaria
Espeziea Armillaria tabescens
Emel, 1921
Mikologia
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Clitocybe tabescens

Ale gazteak bakarrik jan behar dira, digestio arazoak saihesteko luzaroan egosi ondoren.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua, hasieran ganbila eta gero laua, titi batekin eta ertzak meheak eta biribilduak. Ez da higrofanoa, eta okre-lehoi kolore arrosa samarrekoa du; ezkata ilunagoz estalita dago, batez ere erdian.

Orriak: Dekurrenteak edo itsatsi-dekurrenteak, hasieran zuri-grisaxkak, eta, ondoren, arrosa kolore samarrekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Luzanga eta flexuosoa, eraztun gabea, Armillaria mellea antzekoak eraztuna du. Zilindrikoa da, oinarrian zabaltxoagoa, haritsua eta kapelaren antzeko kolorekoa, oinarrian izan ezik, ilunagoa da eta batzuetan ia beltzaxka.

Haragia: Zurixka eta arrosakara egiten da oinaren oinarrian. Usain eta zapore atseginak ditu.[2]

Etimologia: Armillaria terminoa latinetik dator "arkulla" hitzetik, eskumuturrekoa esan nahi du. Eraztunagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri ona.

Nahasketa arriskua aldatu

Sortatan agertzen diren beste lignikola espezie batzuekin nahas liteke, hala nola Armillaria mellea delakoarekin, baina ez du eraztunik. Pholiota mutabilis eta Hypholoma fasciculare espeziekin ere bai, baina tubescens-ak orri dekurrenterik eta zurixkarik ez izateaz gain, ez du oinean eraztunik eta ez gortinarik. Clitocybe olearia-rekin ere nahas liteke, baina honek kolore laranja du, ez du ezkatadun kapelarik eta haragiaren usaina ez du atsegina.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean agertzen dira, lurzorutik irteten dutela sorta trinkoak osatuz ematen du, baina hostozabalen sustraietatik ateratzen dira, hala nola, lurpean dauden haritzetatik, gaztainondoetatik eta enbor eta anduien oinarrian ere sortzen dira.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 321 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu