Sendotza edo konfirmazioa Kristau-erlijioan, Bataioko grazia osatu eta sendotzen duen sakramentua da, Espiritu Santua eta bere dohain guztiak komunikatuz. Normalean, tokiko Elizaren buru den apezpikuak ematen du baina kasu batzuetan parrokoek euren parrokietan eta kaperauek diharduten ospitaleetan ere emateko ahalmena ere izaten dute[1]. Erritua esku-ipintzearen bitartez, eta Eliza Katolikoan, igurtziaren bitartez egiten dute.

Norvegiako Elizaren erritua.

Sakramentu hau bigarrengoa (bataioa eta gero) edo laugarrengoa (Bataioa, Penitentzia eta Eukaristia eta gero) da eta, horren bitartez fededuna guztiz tokikotzen da Elizaren komunitatean. Antzinako Elizan, bataioa hartu eta berehala hartzen zuten eta ohiturak oraindik Eliza Ortodoxoetan eta Afrikarretan dirau[2]. Eliza Katolikoan berriz, 1600 eta XX. mende artean, bataiatu eta bi eta zazpi urte pasa ondoren hartzen zuten eta Vatikanoko II. kontzilioa eta gero lehenengo nerabezaroan. Eliza anglikanoan eta luteranoan 14 eta 16 urte artean hartzen dute.


Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Sendotza. .
  2. Pomazansky, Protopresbyter Michael (1973), Orthodox Dogmatic Theology, Platina: Saint Herman of Alaska Brotherhood, 272. orr., LCCN 84-051294

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu