Aritzu
Aritzu Nafarroa Garaiko iparraldeko kontzejua da, Anue udalerrikoa. 2007an, 48 biztanle zituen.
Aritzu | ||
---|---|---|
gune populatua | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia | |
Udalerria | Anue | |
Posta kodea | 31798 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°58′32″N 1°36′22″W / 42.975555555556°N 1.6061111111111°W | |
Altuera | 621 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 45 (2020) |
Datu bitxitzat, 1842ko erroldak Anue udalerri osoari Arizu izena eman zion.
Demografia
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
64 | 61 | 61 | 60 | 57 | 53 | 49 | 48 |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuUltzamako euskara[1] egiten da Aritzun[2], nafarreraren aldaera.
Jose Maria San Sebastian "Latxaga" apaizak 1973ko abuztuan oinez joan zen Orexa herritik Jakaraino. Bidaia horren testigantza jasota utzi zuen liburu batean "Jaka´ra oñez Naparroan´n zear". Bertan kontatzen du Aritzutik pasatzean euskararen inguruko zenbait kontu:
« |
Ba nuen euskara nola zebillen jakiteko gogoa. Aita Olazaran´ek noizbait esan zidan gure izkuntza eustearren ikaragarrizko borroka euki zutela apaizak eta maixuak. Berexitasun guzti oiek jaki nai nituen. 74 urteko gizon sendo batekin topo egin nuen, berez euskaldun garbia, izena Juan Migel Iraizoz dauka. Gizon jator oneri galdetu nion, nola galdu zan euskara. Garbi asko esan zidan: «Eskolan egitea debakatua zegoen. Gazteak ere euskarari irri egiten zioten. Orain dala 60 urte, Anue´ko Rafael Olabe apezak Kristau ikasbidea ta itzaldia danak euskaraz egiten zituen. Aren ondotik etorri zanak Jose Maria Lizaso Iraizoz´koa erdiz egiten zuen. Epifanio Santxo Zubieta´koa irugarrena ta au euskaraz asi zan ta gero dana erderaz. Ba dira bost edo sei urte il zala. Onen garaian, maisu aragonesa euskararen aurka asi zan ume guztiak bere alde jarri zituen. Umeek ere erderaz nai zuten kristau ikasbidea»" |
» |
—Jose Maria San Sebastian Zubillaga "Latxaga". 1973ko abuztuan |
Aritzuar ospetsuak
aldatu- Migel Aritzukoa (Miguel de Arizo, Arizu eta Arizcum gisa ere agertzen da) (1593 - Madril, 1648ko maiatzaren 15a), kantari eta konpositore klasikoa izan zen.[5][6][7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ultzamakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ «Aritzu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- ↑ «Urteaga, Maxima - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ (Ingelesez) «Arizo [Arizu, Arizcum, Miguel de»] Grove Music Online doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arizu, Miguel de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
- ↑ «Miguel de Arizo | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |