Argiaren Basoa

Frankismoaren biktimen oroigarria Gasteizen

Argiaren Basoa Gasteizen dagoen espazio ireki eta memorial bat da, Francisco Francoren diktadurak eta Espainiako Gerra Zibilak Araban eragindako biktimen omenezkoa.

Argiaren Basoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′51″N 2°40′34″W / 42.84742094°N 2.67598897°W / 42.84742094; -2.67598897
Map
Inaugurazioa2009ko irailaren 18a
Kontaktua
HelbideaProbintzia plaza, Gasteiz

Gasteizko Probintzia Plazan dago, Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren atzealdean, eta Aldundiaren ekimenez egin zen. Inauguraziorako irailaren 9a aukeratu zen (2009), indar frankistek Gerra Zibila hasitakoan egun horretan hil zutelako 1936an Teodoro Olarte, Arabako ahaldun nagusi izandakoa[1].

Espazioaren ezaugarri nagusia eskultura multzo bat da, basoa osatzen duten zutoin batzuk, Anabel Quincoces artistaren lana. Mila metro koadro baino gehiagoko espazio ireki batean altxatzen dira zutoinok[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ahaztuak1936-1977. (). «AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977: FRANKISMOAREN BIKTIMEI GORAZARRE EGITEKO, PLAZA BERRIA IZANGO DU GASTEIZEK» AHAZTUAK 1936-1977 / OLVIDAD@S 1936-1977 (Noiz kontsultatua: 2019-07-04).

Kanpo estekak aldatu