Arantza Manterola Odriozola
Arantza Manterola Odriozola (Irun, Gipuzkoa, 1961eko abenduaren 17a) Ikastola mugimenduko ekintzailea.
Arantza Manterola Odriozola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1961eko abenduaren 17a (62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Oiartzun |
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED Zuzenbidean lizentziatua |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta ekintzaile soziala |
Enplegatzailea(k) | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Kidetza | Ikastolen Elkartea |
Arantza Oiartzunen bizi da, 1984an ezkondu zenetik. Alaba baten ama da. Zuzenbidean lizentziatua (1991), lanbidez Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerga teknikaria da.
Ekintzaile ezaguna da Ikastola munduan. 2000. urtean Oiartzungo Haurtzaro ikastolako Kontseilu errektoreko kide izendatu zutenetik, ibilbide luzea egin du eremu eta ardura desberdin askotan, baita emakume modura ere.
Haurtzaro ikastolako lehen lehendakari emakumea izan zen eta gauza bera Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko (GIE)n, bertako lehen emakume lehendakaria izatea egokitu zitzaiolako. Arlo desberdinetan eragin du, baina bere egiteko nagusia, esparru juridikoa izan da.
Ibilbidea
aldatuOiartzungo Haurtzaro Ikastola
aldatuIzandako ardurak:
aldatu- Kontseilu Errektoreko kidea (2000-2021).
- 10. Lehendakaria, (2001-2008).[1]
- Bazkide ez aktiboen ordezkaria (2009-2021).
Bi hamarkada luzez aritu da Haurtzaro ikastolan borondatezko lanak egiten. Euskararen alde eta ikastolaren alde egiteko gogoa eta ilusioa ez du falta izan, jakinda, konpromiso horrek ordu eta lan asko eskatzen zuela eta hartutako zama handia ere bazela. Erantzukizunez eta elkarlanean egin du bidea. Bidaia horretan ikastolaren hedapen eta sendotze prozesuan eragile zuzena izan dela erakusten dute lortutako emaitzek. Lorpen garrantzitsu asko dira, pedagogiari lotutakoak, arlo juridikoari lotutakoak, edota, beste maila batean, hezkuntza komunitatearen kohesioa indartzeari zuzendutakoak.
Eremu honetakoa litzateke, 2001ean Xanistebanetako jaietan hasiera eman zioten Ikastola-taberna edo txosnaren antolaketa. Bertan, guraso, haur, irakasle eta orohar hezkuntza komunitate osoaren bilgune izatea bilatzen da. Urtetik urtera indartuz joan da ekimena. Hasieran herrian zegoen hutsuneari erantzuteko martxan jarri bazuten ere, gaur da eguna ezinbestekoa izatera iritsi dena.[2]
Esku-hartzeak
aldatuBere garaikoak dira, besteak beste, honokoak ere:
Haurtzaro ikastolaren Herri Onurarako izendapena eskuratzea (2004).[3]
Gela ordezkariaren figura martxan jartzea (2002).
Oiartzungo Udalarekin lehen akordio ekonomiko integrala sinatzea (2004). Asko kostatako lorpena izan zen. Ikastolak ordu arte jasotzen zituen laguntzak zalantzan jarri ondoren, aste betean lortu zuten 3.200 herritarren babesa jaso eta akordioa sinatzea.
Kilometroak antolatzea (2006) Batzorde Goreneko partaide eta Protokolo Batzordeko kide.[4]
Lehen Plan Estrategikoa 2009-2013 onartzea.
Bazkide ez aktiboen ordezkari zegoela, Haurtzaro Ikastolarentzat eta Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoarentzat Oiartzungo udal lurren lagapena lortzea (2010).
Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoaren estatutuak eguneratzea (2011).
Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoaren eraikin berria egitea (2011).[5]
KEI (Kalitate Egitasmo Integratua) izendapena lortzea. (2017).[6]
Haurtzaro ikastolaren 50.urteurrena (2017).[7][8]
Ikastolaren handitze, hobetze, sortze lanak, tartean jangela egitea, terrazako eta Iturriotz aldeko gela berriak, edota fatxadako egokitze lanak.[9]
▶ 2006an, Jai Batzordeak horrela erabakita, Haurtzaro ikastolaren izenean, Xanisteban jaietako txupina bota zuen, Ander Errandonea eta Estanis Lopezen amekin batera.
Bere lana ez da soilik herriko ikastolara mugatu. Fronte askotan konprometitu da eta urte luzez arlo guztietan aldi berean aritzea tokatu zaio.
Oreretako Oiartzo Batxilergo Ikastola
aldatu- Fundazioaren Patronatuko ordezkaria eta lehendakariordea izan zen (2002-2017). Bere garaian onartu zen Lehen Plan Estrategikoa (2017-2020).
Ikastolen elkartea
aldatu- Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko (GIE) 10. Lehendakaria izan zen (2007-2016).[10][11][12]
- Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria: (2010-2016).[13][14]
- Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko (EHIK) eta Ikastolen Elkartea-Partaide. Elkartasun Kutxako ordezkaria: (2007-2009).[15]
- Euskal Herriko Ikastolak (EHI) eta Elkartasun Ikastolak europar kooperatibetako Artezkaritza Kontseiluko kidea eta lehendakariordea: (2009-2016).[16]
Esku-hartzeak
aldatuBere garaikoak dira honoko proiektuak:
Ikasys, eduki curricularrak ordenagailu txikien bidez barneratzeko proiektua, abian jarri (2008).[17]
Eki, euskara eta euskal kultura ardatz dituzten gazteak hezten laguntzeko konpetentzietan oinarritutako proiektua sortu (2015).[18]
Ikaselkar argitaletxea eratu, euskara eta euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen materiala sortzeko. (2010).[19]
Ikastolen VI Batzarra (2006-2009) bertan sortu zen EHI, Europar Kooperatiba. Bi herrialderen arteko kooperatiba europarra sortzen lehena izan zen estatu mailan, eta bigarrena europa mailan, Suitza eta Italia artekoaren ondoren.
Euskal Herriko Ikastolak, Europar Kooperatiba eratu zen, ikastolen antolamendua Euskal Herri mailan juridikoki antolatuz. (2009).[20]
2007tik 2016ra arte Kilometroak antolatu.
Kilometroak jaiaren hausnarketa onartu, eredu berria sortzeko (2016).[21]
Gipuzkoako Ikastolako Elkartearen 40. Urteurrena antolatu (2009).[22]
Ikastolen Etxea[23]eraikinaren handitzea (2009).
Euskal Herriko Ikastolen Lagunak
aldatuTaldeko kidea da eta Talde Eragileko ordezkaria.[24]
Euskal Herri mailako mugimendu hau 2020ko urrian sortu zen ikastolen aginte organoetan egon den jendearekin. Ikastola eredua partekatu eta ekarpenak egiteko prest dauden kideen bilgunea da.
Oiartzungo Gure Esku mugimendu herritarra
aldatu2016tik 2021era Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarraren batzordeko kidea izan da Oiartzunen eta Herri Kontsultarako jarraipen batzordeko kidea 2016an.[25] Halaber, herri kontsultarako bozketa eguneko koordinatzailea 2017an.[26]
Jasotako omenaldia
aldatu2006ko kilometroen harira, Haurtzaro ikastolan lehendakari izandako guztiekin batera, ikastolako omenaldia jaso zuen. Antton Kazabonen bertsoek indartu zuten aitortza:
Hizkuntza proiektua, Euskaraz Bizi eta Hezkuntza proiektua egituratu, IKT planak ere bere lekua du hartu, Herri Onurarako izendapena dugu eskuratu.
Terrazako gelak eta jantokiaren handitze lanak ezin ahaztu, Udalarekin kostatako akordioa ere dugu lortu, berriz ere 3.200 herritarrek ikastola dutelako babestu, eta gainera, Kilometroak 2006 antolatu.
Datorren urtean 40 urte beteko ditugula, gogoratu. Badakigu zer egin: Iragana ahaztu gabe, aurrera begiratu, gure proiektuaren baratza urtero dadin loratu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Oiartzungo Udalak Haurtzaro Ikastolarekin akordio-hitzarmen berri bat sinatu du» El Diario Vasco 2008-04-02 (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ «Hasi saioa Facebook-en» Facebook (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. «Boletín Oficial del País Vasco - BOPV» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ Kilometroak 2006 dokumentala. (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Udal Ikastola Patzuergoa eraikitzen hasi da» El Diario Vasco 2010-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2017-07-09). «Haurtzaro Ikastolak KEI izeneko kalitate saria lortu berri du» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ lehenetsia, Gune. (2016-10-17). «Haurtzaro Ikastolak 50 urte» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Haurtzaro ikastola, mende erdia herrian erroturik» El Diario Vasco 2016-10-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Haurtzaro Ikastolan 6 gela berri egiteko proiektua martxan jarri da dagoeneko» El Diario Vasco 2008-03-30 (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ (Ingelesez) «"Ikastola" aldizkaria: 159 zenb. - urria by Ikastolen Elkartea - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ «Bergarako Aranzadi Ikastolak hartu du Kilometroak 2016 antolatzeko lekukoa - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ «Cristina Uriarte: "LOMCE ez da gure ikasgeletan sartuko"» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ «Arantza Manterola, Kilometroak K.E.-ko lehendakaria: “Zorte on!” - Usurbil» Noaua.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ «Arantza Manterola: "Kilometroetatik ateratako dirua beharrezkoa da oraindik" - Urola kosta» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ «IKASTOLEN VI. BATZARRA VI CONGRESO DE IKASTOLAS. 3ª sesión. 3. saioa CONVOCATORIA DEIALDIA. Ikastolako Lehendakari agurgarria: - PDF Free Download» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ «Imanol Igeregi izentau dabe Ikastolen Kooperatiba Europar barriaren zuzendari» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El sistema Ikasys creado por las ikastolas mejora el rendimiento de los alumnos» El Diario Vasco 2009-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ «EKI | Ikastolen Elkartea» ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ikaselkar - Hezkuntza proiektu berritzaileak irakasleen eskura» www.ikaselkar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ «Hik Hasi» www.hikhasi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ Lozano, Maite Asensio. «Azken Kilometro erraldoia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ [https://jakintza.net/wp-content/uploads/iks178+web.pdf «GIEK 40. urteurrena ospatu du. Ikastolen Etxearen eraikin osagarria inauguratu zuten»] Ikastola (Ikastolen Konfederazioa) 177: 10-12..
- ↑ «EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA | Ikastolen Elkartea» ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ «Hezkuntza Legearen Aurreproiektua, etorkizunerako aukera?» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ lehenetsia, Gune. (2017-02-17). «Gardena eta berme guztiekin» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ Erik, Gartzia(e)ko. (2017-03-19). «Udaberriari aurreratu zaie Oiartzunen» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).