Arantza Chacón Ormazabal

Zehar Errefuxiatuekin elkarteko Zuzendaria

Arantza Chacón Ormazabal (Gasteiz, 1974) ikertzailea, generoa eta garapenerako lankidetza aztertu ditu batez ere. 2022tik Zehar Errefuxiatuekin elkarteko zuzendaria da.

Arantza Chacón Ormazabal
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Zehar Errefuxiatuekin  (2022 -

Biografia aldatu

Sevillako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna eta garapenerako lankidetzan eta giza eskubideetan espezializatua da. Bere ibilbide profesionala gobernuz kanpoko hainbat erakundetan egin du, behartutako lekualdaketen testuinguruari, asiloari eta nazioarteko babesari lotuta. Giza eskubideak, feminismoa, berdintasun ekonomikoa, soziala, kulturala eta politikoa sustatzeko konpromisoak mugitzen du.[1][2]

2016an, Emakume Saharauien aldeko Sare Euskaldunaren ordezkaria zelarik, Carlos Martín Beristain eta Gloria Guzmán Hegoako Institutuko kideekin batera, El Aiunera sartzea galarazi zion Marokoko poliziak. Asociación Saharaui de Víctimas de Violaciones de los Derechos Humanos elkarteak antolatutako hitzaldi batera zihoazten hizlari.[3][4]

2001etik CEAR-Euskadiri lotuta egon da. 2018an ireki zenetik, Oñatiko Larraña Etxeko[5] eta Tolosako Zuloaga Txikiko[6] harrera etxeetako zuzendaria izan da. Erakundeko esku hartze estrategia koordinatu du, eta 2019tik, zuzendaritza taldeko kide ere izan da.[1]

Lanak aldatu

Beste batzuekin argitaratutako liburuak aldatu
  • Mujeres saharauis: Tres tuizas para la memoria de la resistencia (Aconcagua Libros, 2016)[7]
  • La Cooperación y el Desarrollo Humano Local: Retos desde la Equidad de Género y la Participación Social (Hegoa Institutua, 2011)[8][9]
  • Giza Eskubideak Garapen Lankidetzan sartzeko gida (Eusko Jaurlaritza, 2010)[10]
Beste batzuekin argitaratutako artikuluak aldatu
  • Miradas (Gara, 2007)[11]
  • Un Guantánamo de 266.000 Km2 a cien kilómetros de Europa (Gara, 2007)[12]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Izen eta zuzendaritza berria, helburu eta lan berdina» El Diario Vasco 2022-01-28 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. Press, Europa. (2022-01-28). «CEAR-Euskadi Zehar-Errefuxiatuekin deituko da aurrerantzean eta Arantza Chacón da zuzendari berria» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  3. (Gaztelaniaz) «Marruecos expulsa a tres activistas que trabajan en Euskadi» ELMUNDO 2016-10-10 (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  4. Berria. «EHUko bi ikertzaileri Aaiunera sartzea eragotzi die Marokok» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  5. «Arantza Chacon: "Gaztelerarekin laguntzeko boluntarioak behar ditugu" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  6. (Gaztelaniaz) Redacción. «Zuloaga Txiki” en Tolosa ha atendido a 110 personas de 22 nacionalidades diferentes» Begirada, periódico social (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  7. Martín, Rocío Medina. (2016). Mujeres saharauis: Tres tuizas para la memoria de la resistencia. Aconcagua Libros ISBN 978-84-945049-3-8. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  8. «Hegoa::Publicaciones::CHACON ORMAZABAL, Arantza» publicaciones.hegoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  9. Sarriegui, Mercedes Larrañaga. (2011). La cooperación y el desarrollo humano local: retos desde la equidad de género y la participación social. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-89916-57-9. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  10. «giza eskubideak garapen lankidetzan sartzeko gida. Arantza Chacon Ormazabal / Josu Oskoz Barbero / Bernardo Garcia Izquierdo. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  11. (Gaztelaniaz) Miradas – Rebelion. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  12. (Gaztelaniaz) Un Guantánamo de 266.000 Km2 a cien kilómetros de Europa – Rebelion. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).

Kanpo estekak aldatu