Ireki menu nagusia

Zamartze Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko Uharte Arakil udalerriko herri bat da. 2008an, biztanle bakarra zuen. Herriko ondasun nabarmenena Zamartzeko monasterioa da, 1983an Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak monumentu izendatua.

Zamartze
Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Zamarce general.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Herria Uharte-Arakil
Koordenatuak 42° 55′ 26″ N, 1° 57′ 53″ W / 42.923831°N,1.9646956°W / 42.923831; -1.9646956Koordenatuak: 42° 55′ 26″ N, 1° 57′ 53″ W / 42.923831°N,1.9646956°W / 42.923831; -1.9646956
Zamartze hemen kokatua: Euskal Herria
Zamartze
Zamartze
Bete probintzia aldagaia erresoluzio handiagoko mapa bat eskuratzeko
Demografia
Biztanleria 0

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Erromatar garaian bertan Aracaeli izeneko mansio bat eratu zuten Ab Asturica Burdigalam galtzadatik pasatzen ziren bidaiariak babesteko.

1140. urtearen inguruan, Zamartzeko monasterioa eraiki zuten. Arakil ibaiaren ondoan eta Aralarko mendilerroaren azpian kokatua, Done Mikel Aralarkoaren santutegira joateko abiapuntu da. Monasterioak guztira hiru eraikin ditu, ekialdetik mendebaldera errenkan jarriak. Nagusia, aitzinean kokatua, XII. mendeko Santa Maria eliza erromanikoa da; Erdi Aroan Iruñeko Andra Maria Errealaren katedralaren peko monasterioa zen. Egun, Iruñe eta Tuterako artxidiozesia da monasterioaren jabea, eta espiritu-ariketak egiteko etxea prestatua du hor.

DemografiaAldatu

Zamartzeko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
1 1 1 1 1 1 2 2 1

BibliografiaAldatu

(Gaztelaniaz)  Gran Enciclopedia Navarra 10 (Zamartze) Iruñea: Nafarroako Kutxa 502-503. orrialdeak ISBN 84-87120-02-4 .

(Gaztelaniaz)  Gran Enciclopedia Navarra 1 (Araceli) Iruñea: Nafarroako Kutxa 367. orrialdeak ISBN 84-87120-02-4 .

Ikus, gaineraAldatu