Agian Arabako Parke Teknologikoa bilatzen ari zinen.

Araba parkea Donostiako Amara auzoan dagoen parke bat da, Easo, Urbieta eta Prim kaleen amaieratik gertu, Mendeurrenaren plazatik Antso Jakitunaren hiribideraino zabaltzen dena. Ekialdean Urumea ibaia du, Mundaiz zubiaren parean.

Arabako parkea
Arabako parkearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′44″N 1°58′47″W / 43.31235°N 1.9798°W / 43.31235; -1.9798
Map

Guztira 12.000 metro karratuko azalera du. Parkeko zuhaitzen artean, haurrentzako hainbat kulunka eta txirrista handi bat dago. Parkearen diseinuan herritarrek auzoko gazte nahiz adinekoek parte hartu zuten.

XX. mendearen hasieratik hiriaren muga izan zen, Donostiako zabalgunea eraikita, 1950eko hamarkadara arte. Frankismoaren garaian "Parque de la Columna Sagardía" izena hartu zuen, Jose María Sagardía espainiar militar frankistaren omenez; hain zuzen, haren tropek tiro-praktikak egin zituzten parkearen inguruetan Espainiako Gerra Zibilean.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Tras la Columna Sagardía» El Diario Vasco 2010-05-29.


Kanpo estekak

aldatu