Aprikano
Aprikano (azentua bigarren silaban) Arabako mendebaldeko herri eta kontzeju bat da, Kuartango udalerrikoa.
Aprikano | |
---|---|
![]() | |
![]() Aprikanoko armarriaren margoa herriko bolatokian. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Kuartango |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′06″N 2°53′41″W / 42.85167°N 2.89472°W42°51′06″N 2°53′41″W / 42.85167°N 2.89472°W |
Demografia |
GeografiaAldatu
Baia ibaiaren ertzean dago, Arkamu eta Badaia mendilerroak banantzen dituen Tetxa haitzartearen iparraldean, toki itzaltsuan. Antzina-antzinatik komunikazio gune garrantzitsua izan da;[1] eta gaur egun ere Aprikanoren herrigunea bera bitan zatitzen du Castejón-Bilbo burdinbideak (1863an inauguratua), eta herrigunearen ondo-ondotik igarotzen da AP-68 autobidea (1980an inauguratua).
Ondasun nabarmenakAldatu
Herrigunean XIII. mendeko Donejakue eliza dago; estilo erromaniko berantiarra du.
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Aprikano», Kuartangoko Udalaren webgunea.
BibliografiaAldatu
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |