Antton Kurutxarri

Euskal Hirigune Elkargoko kide eta Euskararen Erakunde Publikoko lehendakari ohia

Antton Kurutxarri (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1978) nafar irakasle, historian aditu eta politikaria da.[1] 2023ko abenduaren 23an Baigorriko auzapez izendatu zuten, Jean Michel Koskaratek osasun arazoengatik kargua utzi ondotik.

Antton Kurutxarri

Baigorriko auzapeza

2023 -
Bizitza
JaiotzaBaigorri, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
KidetzaEuskararen Erakunde Publikoa
Euskal Hirigune Elkargoa

Ipar Euskal Herrian eramaten den hizkuntza politikaren ardura du. Gaur egun, Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza politikarako lehendakariordea, eta Kultura sailaren ardura ere badu. 2020tik 2023ra EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria izan da.[2][3]

Haren ondotik, Maider Behotegi dago lehendakari postuan 2023ko urriaz geroztik.[4] Lehenago Beñat Arrabit, Mathieu Berge, Frantxoa Maitia eta Max Brisson izan dira EEPko lehendakari. Ipar Euskal Herrian euskara ofiziala ez denez, hizkuntza politika bat obratzea «neke» dela adierazi izan du Kurutxarri.[5]

Historia irakaslea ere bada Kurutxarri. Baionako Villa Pia lizeoan irakasten du.

2012ko uztailean Nafarroako konkistaren 50. urteurrena betetzen zela-eta, Antton Kurutxarrik La conquête de la Navarre (Elkar) liburuxka kaleratu zuen, frantsesez. 50 bat orrialdetan, konkistak iraun zituen hamar urteetan izandako gertakarien berri ematen zuen.[1][6]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Nafarroako konkista du mintzagai Kurutxarrik» Berria 2012-03-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  2. Erremundegi Beloki, Ekhi. (2023-12-03). Antton Kurutxarri. "EEP tresna bat da: jotzen bada, hautsiko da". Euskararen 2023ko urtekaria. Berria, 31-33 or..
  3. Silva Rodrigo, Olatz. (2022-12-02). «Antton Kurutxarri. «Aski indarrik ez dugu egin beharrekoa egiteko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  4. Erremundegi Beloki, Ekhi. (2023-10-20). «EEPri eskatu diote lan egin dezala euskal hiztunak %30 izan daitezen 2050erako» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
  5. «EEP tresna bat da; jotzen bada, hautsiko da» Berria 2023-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-12-22).
  6. «Antton Kurutxarri "Nafarroaren konkista» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).

Kanpo estekak

aldatu