Antonio Mendiri López

Maisua eta eskolako zuzendaria Begoñan 1879az geroztik

Antonio Mendiri López (Navarrete, Errioxa, 1861eko ekainaren 6a – ?) mutilen maisu eta zuzendaria izan zen Begoñako errepublikako eskolan 1879tik 1830era arte.[1] Begoñako kale batek maisu haren izena du.[2]

Antonio Mendiri López
Bizitza
JaiotzaNavarrete1861eko ekainaren 6a
BizilekuaBegoñako errepublika
HeriotzaXX. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra
Enplegatzailea(k)Begoñako errepublika
Begoñako mapan (2024) "Mendiri Maisuaren Kalea" eta eskola zaharrak non zeuden.[2]

Antonio Mendiri 1861eko ekainaren 6an jaio zen Navarreten (Errioxa). Irakasle eta zuzendari lanetan aritu zen Begoñako Udalaren mutilen Eskola Nazional Bateratuan. XX. mendearen lehen laurdenean mutilen eskola hori, Nesken Eskolarekin eta Ume Txikien Eskolarekin batera, Begoñako Basilikaren atzealdeko auzoan zegoen, Begoñako Errepublika-Etxearen gibelean. Eskola horiek, bi pabiloi paraleloak zirenak, Bernabe Garamendi eskultorearen lurretan eraiki zituzten XX, mendearen hasieran, testamentuan utzitako diruarekin, eta ordura arte Garamendiren etxebizitza izan zen etxea maisu-maistren etxebizitza izateko utzi zuen. Hezkuntza Publikoko eta Arte Ederretako Ministerioak argitaratutako “Escalafón General Fusionado del Magisterio Primaria” liburuan, 1912ko urtarrilaren 1ean zuen egoeraren arabera, Mendiri agertzen da, maila orokorreko 1.306 zenbakiarekin eta 409 zenbakiarekin ordenako liburuan, bere zerbitzuak ematen zituen Begoñako herrian.

Errekonozimenduak aldatu

Bilboko udalak Begoñako Basilikatik gertu dagoen kale bati "Mendiri Maisuaren kalea" izena jarri zion. Kalea basilika aurreko aldetik hasten da eskuinaldean, eta Mazustegi kalean amaitzen da 200 metro aurrerago.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Nomenclator (1925). Bilboko udala - EXCMO. AYUNTAMIENTO DE LA I. VILLA DE BILBAO.
  2. a b c «Mendiri Maisuaren kalea - Kale-izendegia.» www.bilbao.eus (Bilbao.eus) (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Escalafón general del Magisterio Primario. Cerrado en 31 de diciembre de 1926. MAESTROS» El magisterio español. (mcu.es).
  4. (Gaztelaniaz) Ministerio de Instrucción Públicay Bellas Artes. (1911-04-01). Escalafón General Provisional del magisterio Primario con Arreglo a su Situación en 10 de Enero de 1910.. boe.es.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu