Antoñanako zentral hidroelektrikoa

Arabako zentral hidroelektrikoa

Antoñanako zentral hidroelektrikoa Arabako Kanpezu udalerriko Antoñana herrian dagoen indarretxea da. Arabako Elektrohidraulika Elkarteak (gaztelaniaz: Sociedad Electra Hidráulica Alavesa) eraiki zuen 1905ean Gasteizko argindarrez hornitzeko. Zentralak Izki eta Ega ibaietatik ura hartzen du energia elektrikoa ekoizteko. 2011n Barbo Renovables enpresak indarretxea erosi zuen eta eraberritze-lanei ekin zion. Lanok amaituta, 2015eko maiatzean jarri zuen abian berriro urtean 2.000.000 kwh-ko energia ekoitzi ahal duen zentrala.[1]

Antoñanako zentral hidroelektrikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAntoñana
Ur-masaEga eta Izki (erreka)
Koordenatuak42°40′31″N 2°23′20″W / 42.67535246°N 2.38901138°W / 42.67535246; -2.38901138
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1905

Erreferentziak aldatu

  1. Irekia. (2015eko maiatzaren 20an). (Noiz kontsultatua: 2017ko urriaren 3an).

Kanpo estekak aldatu