Annie Easley
estatubatuar informatikaria, matematikaria eta suziri-zientzialaria
Annie J. Easley (Birmingham, Ameriketako Estatu Batuak, 1933ko apirilaren 23a - Cleveland, Ameriketako Estatu Batuak, 2011ko ekainaren 25a) informatikari teorikoa, matematikaria eta suziri-zientzialaria izan zen. NASAren Lewis Ikerketa Zentroan (gaur egungo Glenn Ikerketa Zentroan) egin zuen lan, bai eta horren aurretiko Aeronautikaren Aholku Batzorde Nazionalean (NACA) ere. Zentauro suziri-atalaren softwarea garatu zuen taldeko burua izan zen. Horrez gain, NASAn lan egin zuten lehendabiziko afro-amerikarretako bat izan zen. 2015ean Glenn Ikerketa Zentroaren Ospearen Aretoan sartu zuten, hilondoan. Haren omenez, 2021eko otsailaren 1ean, Nazioarteko Astronomia Elkarteak Easley izena eman zion Ilargiko krater bati.
Annie Easley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Birmingham, 1933ko apirilaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Cleveland, 2011ko ekainaren 25a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cleveland State University (en) Xavier University of Louisiana (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, informatikaria eta ingeniaria |
Enplegatzailea(k) | NASA NASA (en) (1955 - |