Talka krater
- Artikulu hau talkaz sorturiko kraterrei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Krater (argipen)».
Talka kraterra edo astroblema, meteorito batek azalera solidoko gorputz planetario batean (planeta, planeta nanoa, asteroidea edo satelitea) uzten duen sakonune ugarietako bakoitza da.
Ezaugarriak
aldatuArgizagien gainean erortzen diren meteoritoek, neurri oso ezberdinak izan ditzakete. Hautsarena baino neurri txikiagokoetatik, hamarnaka kilometroko diametroa dutenetaraino. Meteorito baten energia zinetikoa hain da handia, lurrean bapatean deusezteak bere zatiketa bortitza eragiten duela, eztanda egingo balu bezala (ikus irudia).
Kasuak egon dira, meteoritoaren masa oso handia izan denean, non barnetik heldutako laba, zulon agertzen den, laku bat eratuz, solidotutakoan, kraterrari hondo lau bat ematen diona. Bere formagatik, mota honetako kraterrei zirku deritze.
Zerutik eroritako meteoritoen berebiziko potentzia, erraz azaltzen da daramaten abiaduragatik (50.000tik 150.000 km/hrarte) baita bere masagatik ere. Bi parametro hauen konbinaketak, energia zinetiko beldurgarri batean biltzen da. 75.000 km/hko abiadan datorren 250 metroko diametroa duen meteorito batek, Lurrak ezagutu duen lurrikara edo sumendi erupziorik potenteenak hainako energia askatzen du.
Esperimentalki, kraterren forma, bonba edo jaurtigailu batek lurrean eztanda egin ondoren sortzen denaren berbera dela frogatu da, hau da, katilu batena. Talka kraterrak, hainbat aldaketa eragiten ditu paisaian, talka bortitzaren ondorioz, bretxa deritzen aldatutako arrokak eratuz, eta, gainera, urtutako material kopuru handia jaurtitzen du inguruan.
Atmosferen papera
aldatuGasezko egitura duten planetetan, talka kraterrak ez dira hain ugariak. Alde batetik, atmosferak hain bortizki geldiarazten ditu meteoritoak, hauek, ablazio izeneko beroketa oso bizi bat jasaten dutela. Euren tenperatura milaka gradutar iristen da, eta hiru fenomeno ezberdin gerta daitezke, meteoritoaren forma, norantza, abiadura eta masaren arabera. Sublimazioa garaiera handian gerta daiteke (orduan, oso motel, meteorito hautsa erortzen da), desintegrazioa lurretik gertu, meteoritoaren barnealdearen eta kanpoaldearen arteko tenperatura diferentzia izugarriagatik (kasu honetan, lurrerantz botatako zatirik nagusienak, lurrean, beste haserako meteorito batzuk balira bezala jokatzen dute), higadura nabarmena atmosferako bere ibilbidean zehar. Kasu honetan, lurrera bloke homogeneo bat bezala hel daiteke, metro batzuk neurtzen baditu, jada aipaturiko eztanda desintegrazioa eragiten duena. Honela, atmosferaren presentziak, ondorio bezala, lurrera erortzen diren meteoritoen tamaina eta kopuruaren murrizketa du.
Gainera, atmosferak, denborarekin talka hauek lurrean utzitako arrastoak ezabatzen dituzten beste akzio batzuk ere egiten ditu. Higadura da, forma ezberdinak izan ditzakeena. ur korronteak, haizea, lurraren izozte eta desizoztea, aktibitate biologikoa. Guzti honek, sakonuneak betetzen eta zirkuen harresiak higatzen laguntzen du.
Kraterrak planetetan
aldatuMerkurion
aldatuMerkurio planetak ia ez du atmosferarik, eta, hortaz, bere lurzoruaren itxura, ez da Ilargiaren oso ezberdina. Merkurioren azalera oso-osorik, talka kraterrez josia dago.
Marten
aldatuMartek hain atmosfera fina du, proportzionalki, Ilargia kraterrez josi dutena baino meteorito kopuru txikiago batek zeharkatu dutela, baina, denbora berean, Lur planetaren gainean erori direnena baino handiagoa. Beste alde batetik, bere atmosfera hain fina izan arren, milioika urtetan, krater txikiagoak bete dituen eta nagusien harresiak higatu dituen higadura akzio bat egin du. Marteren lurzoruak krater asko kontserbatzen ditu, baina ez dago kraterrez josia, Ilargia eta Merkurio bezala.
Lurrean
aldatuLurra, Martek baino atmosfera trinkoagoa izan arren, ez da meteoritoen talketatik libre geratu. Bataz beste, 750 metroko diametroko krater bat egiteko gai diren bi meteoritoren artean 10.000 urte inguru igarotzen direla suposatuz, duela 4.000 milioi urtetik hona, halako 400.000 erori izango dira. Eta, itsasoek, lur planetaren azalera osoaren %70a hartzen dutela kontuan izanik, bakarrik kontinenteetan, 750 metroko diametroa duten 120.000 talka krater egon behar dute. Horietatik, ustez meteoritoenak diren ehundaka gutxi batzuk bakarrik inbentariatu dira, horien artean, 170 benetan edo ziurtasun handiz, hala direnak. Guztietan ezagunena, Barringer kraterra da, Flagstaffen, Arizonan. Guztietan handiena dena, Kazakhstango hiriburua den Astanan dago, eta 350 kilometroko diametroa du. Aipagarria den beste talka krater ospetsu bat, Chicxulubekoa da, Mexikoko Yukatan penintsulan dagoena. 10 kilometroko diametroa zuen meteorito batek eratu zuen, duela 65 milioi urte, garai horretararte lurreko errege ziren dinosauroen desagerpena abiaraziz.
Lurra, oraindik ere, meteorito erorketen eraginpean dago, batez ere oso meteorito handien erorketen eraginpean, baina probabilitatea, hainbat txikiagoa da, zenbat eta handiagoa izan meteoritoa. 1972an, 4000 tonako meteorito batek, Lurreranzko bere erorketa hasi zuen, eta apirilaren 10ean, atmosferan sartu zen. Zorionez, bere arraseko ibilbidea eta bere abiaduragatik, lurraren erakarpenetik ihes egiteko haina energia zinetiko mantendu zuen, eta berriz espazioan desagertu zen, Montana estatua 60 kilometroko garaieran zeharkatu ondoren. Arriskurik garrantzitsuena, Lurretik gertuko asteroideak dira. Hauen orbita, etorkizunean, Lurraren aurkako talka bat eragin dezaketen deformazioen mende dago.
Ilargian
aldatuTamaina guztietako meteorito talkek josia, gaur egun, Ilargiaren lurzoruak, milioika krater ditu. Hauen diametroa, zentimetro gutxi batzuetatik, ehundaka kilometratarainokoa da. Meteorito erorketa, duela milaka milioi urtetik gertatu denez, krater berrienak, antzinakoen gainean eratu dira.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Lurreko meteorito talken datu basea