Annie's Song (euskaraz: Annie-ren abestia, edo Anetxoren abestia) John Denver kantautoreak grabatutako eta idatzitako folk rock eta country abestia da.

Annie's Song
John Denverren singlea
Egilea(k)John Denver
Argitaratze-data1974
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoacountrya eta Zortziko txikia
Hizkuntzaingelesa
DiskoetxeaRCA Records
Deskribapena
Honen parte daBack Home Again (en) Itzuli
Love Again – Greatest & Latest
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakJohn Denver
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Denver

Allmusic: mt0005849493 Edit the value on Wikidata
HitzakMetroLyrics
John Denverren kronologia
Annie's Song Back Home Again (en) Itzuli
John Denver (1974)

Abesti honena da Behin batean Loiolan euskal kantaren doinua, Egan talde azpeitiarrak moldaketa ederra egin baitzuen, Bilintxen jatorrizko bertsoen hitzekin. Hori posiblea da doinuak zortziko txikiko bertsokerarekin bat egiten duelako, eta Bertsozale Elkartearen datu basean jasota dago. Zortziko txikiko beste bertso guztiak zuzen zuzenean kanta daitezke Behin batean Loiolan doinuarekin, adibidez Maritxu, nora zoaz?.[1]

Abestia Denverren Back Home Again albumeko single gisa kaleratu zen. Ameriketako Estatu Batuetan entzuteenen listako lehena izatea lortu zuen bere bigarren abestia izan zen eta 1974ko uztailean bi asteetan iraun zuen. Annie's Song-ek Easy Listening-eko sailkapenean ere lortu zuen lehenengo tokia [2] Billboard- ek 1974an egindakoen artean 25. zenbakiko abesti moduan sailkatu zuen.

Erresuma Batuan ere lehenengo zenbakira igo zen, eta bertan Denverren kantu arrakastatsuena izan zen (Denverren Amerikako abesti arrakastatsu asko Erresuma Batuan beste artisten bertsioen bidez ezagutzen zituzten). Lau urte beranduago, bertsio instrumental bat izan zen James Galway flautista britainiarraren arrakasta nagusia.

Aurrekariak aldatu

Annie's Song abestia emazteari idatzi zion (Annie Martell Denver). Denverrek abesti hau 1973ko uztailean eski-igogailu batean idatzi zuen hamar minutu eta erdi inguruan Ajax Mountain-eko gailurrerako bidean Aspenen (Colorado). Inspiratuta zegoen, Ibilaldi oso zail bat egin zuelako, eta zentzumen guztiak betetzen zizkioten kolore eta soinuen edertasuneko sentimenduek bere emazteari buruz pentsatzeko inspiratu zuten.[3] [4] Annie-k berak gogoratzen zuen: "Johnek idatzi zuenean oso garai eder eta sakon bat elkarrekin pasatzen ari ginen, oso ondo genbiltzan. Eskiatzera joateko atera, Aspen mendiko Ajax tele-aulkian sartu zen eta orduan bururatu zitzaion abesti hura. Jaitsi eskiatzen, etxera itzuli eta idatzi zuen... Hasieran, maitasun-abesti bat zen eta berak niri eman zidan, eta, hala ere, berarentzat otoitz moduko zerbait bihurtu zen".

Milt Okun-ek honela esan zuen: Annie's Song entzun nuen lehen aldia' John-i esan nion Txaikovskiren bosgarren sinfonia, bigarren mugimenduaren moduko melodia zuela. Pianora joan zen, ordubetez eseri eta itzuli, eta orduan Tchaikovsky-renarekin antza bakarrak bost lehen notak izan ziren. Itzela izan zen." [5]

2016ko uztailaren 4an Ville Valok Annie's Song bertsio bat kaleratu zuen finlandieraz , Olet mun kaikuluotain izenekoa ("My Sonar"). [6]

Beste bertsio nabarmen batzuk aldatu

  • Behin batean Loiolan euskal kanta abesti honen musika dauka Bilintxen jatorrizko bertsoen hitzekin.
  • Glen Campbell- ek abestiaren bertsio bat erregistratu zuen, baina 1995era arte ez zen kaleratu The Essential Glen Campbell Volume Three.[7]
  • Me First eta Gimme Gimmes punk rock talde amerikarraren Love Their Country albumean estreinatu zuten 2006an [8] Honey Ryder folk hirukote britainiarrak "Annie's Song" estreinatu zuen 2012ko abenduan. [9]
  • Musika-antzerkiko aktore ingeles Daniel Boys-ek abestia bere 2009ko lehenengo diskoan sartu zuen (So Close). [10]
  • Plácido Domingo espainiar tenor dramatikoak ere abestiaren bertsio bat egin zuen John Denverrek berak gitarra jotzen zuela. [11]
  • Erresuma Batuan abestia "The Greasy Chip Butty Song" filmaren oinarria izan zen, Sheffield United FC futbol taldeko zaleekin lotuta.[12]
  • Bizitza Hoberako Fundazioa CINE saria irabazi zuen 2014an abestiaren bideoa zela eta. [13]
  • Karel Gott- ek "Když Milenky Pláčou" izenburupean kantatu zuen abestian txekieraz.[14]
  • Pakistango Khalid Waheed pop kantaria abestiaren bertsio bat atera zuen Urdu hizkuntzaz "Mere Jeevan Men Aana".[15]

Erreferentziak aldatu

  1. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Behin batean Loiolan IV - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. Joel., Whitburn,. (2002). Joel Whitburn's top adult contemporary, 1961-2001 : Billboard.. Record Research ISBN 0898201497. PMC 50443152. (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  3. «BBC - Radio 2 - Sold on Song - Top 100 - number 50 - Annie's Song» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).
  4. .
  5. Alfonso, Barry. (2005). Back Home Again (pp. 2-3) [CD liburuxka]. New York, NY: Sony BMG Music Entertainment.
  6. (Finlandieraz) «Ville Valo laulaa suomeksi legendaarisen levy-yhtiön juhlavuoden kunniaksi» mtvuutiset.fi (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  7. (Ingelesez) «Annie's Song - Glen Campbell | Song Info» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  8. (Ingelesez) «Annie's Song (John Denver) — Me First and the Gimme Gimmes» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  9. (Ingelesez) November 2012, 22. «Honey Ryder - Annie's Song» www.femalefirst.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  10. .
  11. U1CyL. (2007-04-03). Plácido Domingo & John Denver "Annie´s song". (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  12. (Ingelesez) «Last orders for Sheffield United's greasy chip butty anthem?» www.thestar.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  13. (Ingelesez) «Be inspired with our latest television commercial featuring a classic song by John Denver» passiton.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  14. Txantiloi:En-ca ‎Lásko Má by Karel Gott. (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).
  15. deeejavuuu. (2009-12-30). Khalid Waheed - Mere Jeewan. (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).

Kanpo estekak aldatu