Anne-Marie Lagarde
Anne-Marie Lagarde (Liginaga, Zuberoa, 1944) idazlea, ikertzailea eta feminista da.
Anne-Marie Lagarde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Liginaga, 1944 (79/80 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea Bordeleko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta ikertzailea |
Bizitza
aldatuAnne-Mariek haurtzaroa artzain eta dantzarien familian igaro zuen.[1]Ibilbide akademikoa berriz, luzea du bizkarrean. Literatura eta Letra Modernoak ikasi zituen Paueko Unibertsitatean, Psikologia Orokorra eta Soziala Bordeleko Unibertsitaten, Euskal Ikasketak Baionan. Txomin Peillen eta Mari-Jean Saureten zuzendaritzapean idatzi zuen doktorego tesia: Universe psychique des basques: une instauration de la symétrie des sexes.(Euskaldunen univer psikikoa: sexuen simetriaren ezarpena) L’Harmatan argitaletxeak laburturik argitaratu zion atzera, Les basques: societé traditionnel et symétrie des sexes (Euskaldunak: gizarte tradizionala eta sexuen simetria) izenburupean.
Antropologiaren arloko makina bat artikuluk darama zuberotarraren sinadura, baita bi eleberrik ere (Grand-Mère Soleil: Eguzki amanderea eta Au chemin de Maia). Euskal tradizioko parekidetasun ereduez eta gizarte modernoko ezberdintasunen jatorriaz hainbat ikerketa egin ditu.[2]
Argitalpenak
aldatuLiburuak
aldatu- Les basques: societé traditionnel et symétrie des sexes. L’Harmatan argitaletxea.
- Grand-Mère Soleil: Eguzki amanderea.
- Au chemin de Maia
Aldizkarietan
aldatu- 2001: Euskal gizarte tradizionalaren izaera, La mujer en Euskal Herria, Basandere, Donostia/St Sébastien.
- 2006: Loi de prohibition et statut traditionnel de la femme basque, Bulletin du Musée Basque, hors série, Bayonne.
- 2015. Parekidetasuna eta sexu-identitateen eraketa euskal artzain-nekazari jendartean. Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 1130-5738, zenb. 92, 2015, orriak. 5-24.[3][4]
- 2016: La fabrique du nom dans le monde ancien basque.1e partie, Bulletin du Musée Basque 186 zk., Bayonne.
- 2017: La fabrique du nom dans le onde ancien basque 2e partie, BMB 188, Bayonne.
- 2017: Egalitarianism and Gender in the Traditional Basque Country", in The Basque Moment, Argitaratzailea Xabier Arregi Gordoa Andreas Hess, Center For Basque Studies, University of Nevada, Reno, Nevada, USA.[5]
Hitzaldiak
aldatuHainbat hitzaldi ere eman ditu, besteak beste:
- Hi eta ni parekide hitanoan. Euskara eta feminismoa uztartu zituen Bizitokik 2013an Behauzeko egoitzan (Nafarroa Beherea). Anne Marie Lagardek euskal jabekidetasuna azaldu zuen, toka-noka alokutiboaren bidez.[6][7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Anne-Marie Lagarde» www.lecteurs.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ gureberriak. Anne Marie Lagarde: “Amaren zuzenbidea, Euskal Herrian, sexuen eta belaunaldien arteko berdintasuna izan da”. (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ EGALITE ET CONSTRUCTION DES IDENTITES SEXUELLES DANS LA SOCIETE AGROPASTORALE BASQUE. .
- ↑ IGUALDAD Y CONSTRUCCION DE LAS IDENTIDADES SEXUALES EN LA SOCIEDAD AGROPASTORAL VASCA. .
- ↑ «Anne-Marie Lagarde - Biographie, publications (livres, articles)» www.editions-harmattan.fr (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ Hi eta ni parekide hitanoan |. (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
- ↑ Erredakzioa. «Euskaraz eta feminismoaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
Kanpo estekak
aldatu- Anne-Marie Lagarderi elkarrizketa: Euskal gizarteak ez zizun emaztea apaltzen Berria, 2019.05.12
- Anne-Marie Lagardek bere aitari buruzko kontakizun bat aurkeztu zuen Sarako idazleen biltzarrean. "Au chemin de Maia" izena du eta l'Harmattan argitaletxean editatu du.2020.09.09
- Zer da patriarkatua?YouTube
- Anne Marie Lagarde: “Amaren zuzenbidea, Euskal Herrian, sexuen eta belaunaldien arteko berdintasuna izan da.” Gure Berriak, 2022.03.23
- Pays basque: sur la trace du matriarcat basque avec Anne-Marie Lagarde 2022-04.20